Ez dugu ahaztu behar, orobat, zer-nolako
hondamena izan zuten 1983ko uholdee
tan, ezta zer-nolako elkartasuna eta kemena
erakutsi zuten ere, doi-doi beharrezkoak ziren
malkoak isuri orduko. Antzeko zerbaitek bul
tzatuta esan omen zuen Honoré de Balzacek
arima handiak beti daudela zorigaitza bertute
bihurtzeko prest. Lokatz artetik berpiztuta,
garai bateko distira berreskuratu zuten; eta,
gaur egun ere, Alde Zaharreko merkataritzari
distira ematen jarraitzen dute, krisiaren kontra
buru-belarri borrokan.
Lagun asko ditut Alde Zaharrera jaitsiz gero
hango kroketa edo hemengo errazioa jan gabe
etsitzen ez dutenak; lagunarekin txuleta jar
tzeko hitzordua egitea atsegin dutenak; halako
tokitan duten pintxoa miresten dutenak edo
bestelako tabernetako musikaz hitz egiten di
datenak; halako dendatako urdaiazpikoarekin
txoratzen direnak… Eta gure amarentzat, esa
terako, gozamen betea da tarteka Gernikatik
etorri eta Erriberako azokako postuen artean
galtzea. Gero, hortxe sartzen da kale tartean,
ongi baino hobeto baitaki non aurkitu bakai
laorik onena, kontserba apartak, nork lantzen
duen oihala primeran edo non eros daitezkeen
zapata, betaurreko edo aterki ederrak. Zalan
tza handirik gabe gomenda diezaioket neuk
ere edonori non prestatzen duten marianito
gustagarriena, eta non eskura daitekeen zigilu
preziatu bat, pinturarik egokiena, Gabone
tako turroi betierekoa, kalitatezko erlojuak…
Halaxe da, eta ez naiz neu bakarra; baina, ez
produktuagatik beragatik soilik, merkatarien
tratu adeitsuagatik baizik.
Egia da, bestalde, batzuetan pixka bat sakon
du beharra dagoela, hasieran tankera zakarra
hartuz gero, bertsiorik onena aurkitzeko; bai
na, edozelan ere, nortasun bereziko jendea
dira, eta arrasto sakona uzten digute. Aspaldi
galdu ziren laurdena eta erdia, pezeta eta zatar
papera; beraiek, ordea, aurrera jarraitu dute,
zintzotasunaren, zerbitzu bikainaren eta era
bateko profesionaltasunaren aitzindari.
Stendhalek zioen irrika guztien bilduma dela
arima; eta, kasu honetan, esan liteke “saltzaile”
historiko horiek hiriaren arima osatzen dute
la, beren lanbidean jarri izan duten eta jartzen
duten irrikari esker. Ez daude ziren guztiak,
batzuek ezin izan dutelako; baina dauden
guztiak badira, hori bai. Manuk haien funtsa
atxiki du bere argazkien maisutasunean, eta
Ericek, berriz, haien hitza jaso, beren norta
suna hitzez adierazteko aukera emanda. Bien
artean proiektu zoragarria osatu dute, inork
ahantzi ez dezan zer izan diren eta zer diren
eta zer-nolako ekarpen baliotsua egin dioten
Alde Zaharrari eta, hedaduraz, Bilbori.
Hiriaren arimaren zaintzaileak dira, eta merezi
dute, zinez merezi ere, hiriaren barne historian
agertzea. Balzacek zioenez, arima betiereko
tasunez baino betetzen ez den ontzia da, eta
orrialde hauetan betiko geldituko dira.
Igor Goikoetxea Luengo
(Kazetaria, idazlea eta
Alde Zaharreko bizilaguna)