Orain hamarkada bat, nire bizitza mende
balderantz lerratu zen kilometro batzuez, eta
Bilbora etorri nintzen bizitzera. Bertan lan
egiten nuen lehenagotik ere, eta, hala, berta
tik bertara ikusi ahal izan nuen Bilbo nola bi
hurtu zen gaur egungo hiri zoragarri, kosmo
polita eta abangoardista; hiri berri horrek ez
die dena zor, ordea, Gehry, Foster eta abarren
talentuari, ezta administratzaile publikoen ku
deaketari ere. Nire ustez, bertako jendeak eta
bisitariek ematen diote handitasuna hiriari;
alegia, hiriari bizirik eusten diotenek egiten
dute hura handi.
Ildo horretatik, alderdi guztiak daude gaur
elkarri ongi lotuta, eta garunean nerbioen ko
nexioak bezalaxe zabaltzen dira hiriaren ada
rrak, baina hiribilduaren muina Alde Zaharra
da, inondik ere: hura da jatorria, hantxe sortu
zen Bilboko jatorri izendapena.
Litekeena oso objektiboa ez izatea, aitortu
behar baitut goitik behera liluratu ninduela.
Erreferentzia handirik gabe pisu bila nenbile
la, ahots jator batek gomendatu zidan ez gal
tzeko arreta eta behar zen tokira bideratzeko
nire oinak; eta ahots horrek ere zeharo liluratu
ninduen. “Alde Zaharrak harrapatu egiten zai
tu”, ohartarazi zidan orduan; eta, gaur egun,
argi esan dezaket zuzen zebilela.
Toki xarmanta da, atsegina, paseorako polita
eta Bilboko hiria garai bateko Zazpi Kaleetatik
nola hedatuz joan den ikusteko interesgarria;
baina hori guztia hutsaren hurrengoa litzate
ke, kale kantoi bakoitzari eta txoko bakoitzari
darien berotasun eta samurtasunik gabe. Alde
Zaharrak bizitasun itsugarria du; zorabiatzeko
moduko indarra dute hango kaleek; eta xar
magarriak dira denda eta ostalaritzako loka
lak, beren egiteko modu bereziak osotasunari
ematen dioten ukituagatik. Eguneroko eltzean
zeinek bere aletxoa jarriz, magiaz beteriko
menu ezin bereziagoa osatzen dute horrela.
Ericek eta Manuk –kalezale amorratuak biak
ere– urteak daramatzate “saltzaile” deritzene
kin harremanetan; beren saltokira sartzen den
oro asebeteta irten dadin aspalditik eginahal
guztiak egiten ari diren gizon-emakume ho
riekin harremanetan. Merkatari horiei esker
jarraitzen du hiriak bizirik, hein handi batean,
eta ongi merezitako omenaldia eskaini nahi
izan diete Ericek eta Manuk, lan honen bidez.
Izan ere, ezin konta ahala irribarre oparitu di
tuzte, musu truk, salmahaiaz bestaldetik; inor
gutxi bezala saiatu dira kalitate goreneko pro
duktuak eskaintzen; eta maila goreneko profe
sionaltasunaz jardun dute. Eta, horri guztiari
esker, bihotzean daramatzagu bisita egin ohi
diegunok edo egin izan diegunok. Ez da hala
beharra, era berean, beren negozioek hainbes
te urteren ondoren irekita jarraitzea eta Alde
Zaharraren pedigreearen parte izatea.
Hiriaren arimaren
zaintzaileak