JOSE ARRUE, HERRI KULTURAREN ZABALTZAILEA

JOSE ARRUE, HERRI KULTURAREN ZABALTZAILEA

2020(e)ko Urtarrilaren 2a - 2020(e)ko Otsailaren 16a

 

 

JOSE ARRUE barrutik proiektua erakusketa hedatu gisa azaltzen da bost egoitzatan: Euskal Herria Museoan; Arrantzaleen Museoan; Euskal Museoan; Ondare Aretoan eta FIG BILBAO. Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdian. Proiektu horrekin batera, euskal kostunbrismoaren artista adierazgarrienetako baten ezagutzan sakonduko duten hainbat jarduera egingo dira (hitzaldiak, José Arrueri buruzko mahai-ingurua, erromeria herrikoia, postalen edizioa…).

JOSE ARRUE, herri kulturaren zabaltzailea” lanarekin artista honen alderdirik oparo eta harrigarrienetako batera hurbiltzen gara. Eguneroko objektu ezberdinak aitzakia ezin hobea dira beren trebetasun artistiko magistrala islatzeko: abanikoak, lixatzeko paperezko liburutxoak, baxerak, pitxerrak, kutxak, partiturak… Euskal Herriko ohiturak eta pertsonaiak, hots, euskal tradizioaren benetako kontakizunak, ezagutzeko jenialtasun eta aniztasun sortzailearen errepertorio osoa. Horietatik guztietatik, bereziki nabarmentzen dira Santanderreko Ibero Tanagra S.A. etxeak egindako baxerako kalkomania polikromatuetarako eszena kostunbristak, familia bereko hiru belaunalditako pertsonaiekin batera.

 

Antolatzailea: BizkaiKOA

Komisarioak: Arantxa Pereda eta Sonia Rueda