ELSSIE ANSAREO-REN ‘NFONI/ISLADA’, ARGAZKI ERAKUSKETA

ELSSIE ANSAREO-REN ‘NFONI/ISLADA’, ARGAZKI ERAKUSKETA

2019(e)ko Otsailaren 8a - 2019(e)ko Martxoaren 31a

 

Anesvadek  eta  Caostica  elkarteak   Bilboko  Euskal  Museoan  Elssie  Ansareo  argazkilariaren  ‘Nfoni/Islada’  erakusketa  aurkezten dute.  Erakusketarekin, Euskadin  lehen  aldiz,  gizartearen  zati  handi  batentzat  ezkutuan  dagoen  kolektibo  bat  agerian  jarri  nahi  da:  Saharaz  Hegoaldeko  Afrikako emakume langileena. 
 
Helburu horrekin egin du lan Ansareok,  Anesvadek Ghana eta Beni herrialdeetan  azken  bi  urteetan  egindako  lana dokumentatuz, izan  ere,Bilboko GKE horrek bere lankidetza-­‐proiektuak  ga ratzen  di tuen  he rrialdeetako bi ba itira. Erakusketa zuri-­‐beltzean  egindako  argazkiz  dago  osatuta,  eta  herrialde  horietan  oso  urrun  dauden  landagune  batzuetako  emakumeen  kolektiboak  azaltzen  ditu,  non  jendeak  funtsezko  zerbitzurik  ez  dituen,  adibidez  edateko  ura  edo  kalitatezko  instalazio  sanitarioak,  eta  gizarte horien egituratzaile eta bultzatzaile gisa betetzen duten zereginaren omenaldi gisa planteatzen da. 
 
“Islada”  da  erakusketa  hobekien  definitzen  duen  hitzetako  bat.  Batetik,  izenak  berak  hori  dio  (nfoni  hitzak  islada  esan  nahi  du  Ghanako  twi  dialektoan),  eta  bestetik,  erakusketarekin  “ikusi  nahiko  ez  genukeen  baina  gure  errealitatearen  zati  den  ispiluaren edo objektiboaren beste aldea islatu nahi delako”, erakusketaren komisario Itxaso Mendiluzek adierazi duen bezala. 
 
Aurkezpenean,  Ansareok  zera  azpimarratu:  “erakusketa  hau  nire  lehen  lan  dokumentala da, nire karrera profesionalean egin dudan aldaketa bat, eta harro nago hori  egiteaz,  ezezagunak  diren  baina  existitzen  diren  eta  agerian  jarri  behar  diren  errealitateak  aurkeztu  ditzakedalako”.  Obraren  garrantziari  dagokionez,  artistak  zera  adierazi  du:  “nire  kezkarik  handiena  nire  obran  argazkia  atera  dieten  pertsonen  eskuzabaltasuna erakustea izan da, euren bizimoduak azaltzea, eta oso urrun dagoen edozein  parajetan  topo  egiten  dugunean  nirekin  konpartitzen  dituzten  emozioak islatzea”. Horregatik, oso harro dago “mundu berdin bateko bi errealitateren arteko bitartekari izan delako”. 
 
Erakusketa  Bilboko  Euskal  Museoan  zabalik  egongo  da  martxoaren  31ra  arte,  10:00etatik 19:00ak arte, astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan. Larunbatetan 10:00etatik  13:30era  eta  16:00etatik  19:00etara  egongo  da  zabalik,  eta  igandetan  10:00etatik 14:00etara.
  
‘Gizazinea’ Festibala 
 
Erakusketa ‘Gizazinea’ festibalaren IX. Edizioaren jardueren barnean dago bilduta, hau da,  balioetan  eta  giza  eskubideetan  oinarritutako  hezkuntza  eta  sormen  artistikoa  uztartzen dituzten hezkuntza izaerako jardunaldietan.  
 
Caostica  Elkarteak  antolatzen  du,  eta  hainbat  gizarte-­‐errealitate  eta  giza  errealitate  jendearengana  hurbildu  nahi  ditu,  bertaratuek  gogoeta  egin  dezaten  eta  lankidetza, nazioarteko  gatazkak,  pobrezia,  krisi  ekonomikoa  edo  antzeko  gaiei  lotutako  obren  egileekin solasaldia egin dezaten sustatuz. Festibalaren programazioa hemen kontsulta daiteke: www.caostica.com/gizazinea/. 
 
 
Anesvad Bilbon 1968an sortu zen GGKE bat da, eta bere helburua Saharaz Hegoaldeko Afrikan kalteberatasun-egoeran dauden populazioen bizi-baldintzak kaltetzen dituzten Ahaztutako Gaixotasun Tropikal jakin batzuk kontrolatzen, ezabatzen eta, ahal denean, desagerrarazten  laguntzea  da.  Bere  esku-hartzearen  estrategia  giza  eskubideen ikuspuntutik  aplikatzen  da,  Osasunaren  Lehen  Mailako  Arretaren  estrategiarekin koherentzian.