LERTXUN-MARRAK: Euskal Artzainen Artea Mendebaldeko Ameriketan

LERTXUN-MARRAK: Euskal Artzainen Artea Mendebaldeko Ameriketan

2016(e)ko Urriaren 5a - 2016(e)ko Abenduaren 31a

 

Bilboko Euskal Museoak erakusketa fotografiko interesgarria eskaintzen du 2016ko Ondarearen Europako Jardunaldien gai zentralaren inguruan: Etxetik Kanpo.

Erakusketako berrogei argazkitan arte iragankorra bildu da: Mendebaldeko Amerikan, artaldeak zaintzen ematen zituzten hilabete bakartietan artzainen belaunaldiek zuhaitzen enborren azaletan labanaz grabatzen zituzten irudiak eta hitzak. Nevadako (Reno) Unibertsitatean Euskal Historiako irakasle Joxe Mallea-Olaetxe da egilea; bera arduratu baita kultura-ondarearen kapitulu hori (arte herrikoiaren eta XIX. Mendearen erdialdetik 1950era Ameriketan euskal artzainak egon izanaren lekukotasun historikoaren arteko konbinazioa) erregistratzeaz eta dokumentatzeaz.