JAIAK BILBON | BILBOKO ERRALDOIAK ETA BURU HANDIAK

JAIAK BILBON | BILBOKO ERRALDOIAK ETA BURU HANDIAK

2016(e)ko Uztailaren 7a - 2016(e)ko Irailaren 4a

 

Erakusketa Beheko Solairuan: 

Sarrera  |  Klaustroa  |   Aldibaterako Erakusketa Aretoak

 

Bilbo, jaietan izenburupean, Euskal Museoak eta Bilboko Udalak bi erakusketa paralelo aurkeztuko dituzte udaldirako: Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak eta 1978-2016 Aste Nagusietako kartelak.

Erraldoi bikote batek (momentuz, ez dugu izenik aurreratuko) ongietorria egingo die Miguel Unamuno plazara hurbiltzen diren guztiei, eta Museo barnerako bidea erakutsiko die. Bertan, Bilboko Aste Nagusian jai-taldea osatzen duten eta lau metro baino gehiago neurtzen duten 14 erraldoi eta 10 buruhandien artean ibili ahal izango dira, eta 1978. urteaz geroztik ospatu diren Aste Nagusiaren 39. edizioetan izandako iragarki kartelak ikusi ahal izango dituzte.

Gainera, uztaileko ostegunetan, goizez, ONDALAN Erraldoi Konpartsak Museoko klaustroan jarriko du bere Erraldoien Dantza Eskola nahi duten umeek parte hartu ahal izango dute, aldez aurretik izena eman ostean.

Aurten, berritasun gisa eta inaugurazioarekin bat eginez, XIX. mende amaierako Bilboko Erraldoi bikoteak protagonista diren dantzaren birsorkuntza aurkeztuko da uztailaren 7an, arratsaldeko 7etan. Klaustroan dantza egin ostean, Erraldoiek Zazpi Kaleetatik barrena desfilatuko dute (Gurutzea / Dendari kalea / Santiago plaza / Bidebarrieta / Loteria kalea / Posta kalea / Plaza Barria / Kapelagile kalea / Museoa), biribilketa alaian, gaiten musikarekin. Jarduera Bizkaiko Gaiteroek, Beti Jai Alai taldeak eta Euskal Museoak antolatu dute, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan.

Gure jai ondarea hurbiletik ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, baita Museoko webgunearen eta sare sozialen bitartez gure jarraitzaile bihurtzera ere, horien bidez gure protagonistei lotutako askotariko jardueren berri emango dizuegu-eta. 

 

ERAKUSKETARI LOTUTAKO JARDUERAK

 

XIX. MENDE AMAIERAKO BILBOKO ERRALDOI BIKOTEAK PROTAGONISTA DIREN DANTZAREN BIRSORKUNTZA

 

Terencio jauna eta Tomasa andrea  |  Jaun Baserritarra eta Andre Baserritarra

Errege Turkiarra eta Erregina Mairua  |  Errege Amerindiarrak

Eguna: uztailak 7, San Fermin - Ordua: 19:00

Lekua: Museoko klaustroa (sarrera, Gurutze kaleko 4. zenbakitik)

Sarrera librea / Leku-kopuru mugatua

 

 

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

 

 

30´-ko BISITA GIDATUA (25€)

 

Informazioa eta Erreserbak: 944155423 / press@euskal-museoa.org

 

 

"ERRALDOIAK DANTZARAZTEN" TAILERRA

Parte-hartzaileek erraldoiak dantzatzen ikasiko dute.

Egunak: uztailaren 14an, 21ean eta 28an

Ordutegia: 11:00

Iraupena: 2 ordu

Adina: 2 talde: 6-10 urte eta 11-15 urte

Gehienezko leku-kopurua: 20 neska-mutiko.

Gutxieneko leku-kopurua: 5 neska-mutiko.

Informazioa eta erreserbak: 944155423 / press@euskal-museoa.org

Inskripzioa: 3 €

Tailerra ONDALAN Erraldoi Konpartasaren eskutik