KILI-KILI. EUSKERA POZGARRI. 1966-2016

KILI-KILI. EUSKERA POZGARRI. 1966-2016

2016(e)ko Martxoaren 18a - 2016(e)ko Ekainaren 26a

Kili-Kili diktadurearen amaierako urte ilunetan sortu zan. Hainbeste urtez euskerearen eta euskal kulturearen kimu guztiak goitik behera zapalduta, baztertuta eta zigor­tuta egon eta ostean, biztualdi baten erdian kokatu behar da.

Lehengo mendearen azkenaldia sasoi bizi-bizia izan zan Bilbo aldean eta batez be San Anton eleizearen in­guruan. Hortxe garatu ziran katekesiaz gain, abesbatzak, dantza, antzerki eta mendi taldeak … talde sutsuak danak, euskerearen hauspo eta gure ohituren euskarri. Eta bertan sortu zan Kili-Kili be. Aldizkari baterako izena ematen dauen sei urte adineko haurren pertsonaia. Aldizkaria, proiektu handian bihurtuta, ohi ez bezalako argitaratze-ekoizpen batekin Euskal Herriko txoko guztietara iristen zan.

Aurten egingo ditu 50 urte gure Kili-kili mutikoak. Zenbat ekintza, zenbat argitalpen, zenbat poz-une, zenbat olgeta umeen artean, euskerearen gurpilean. Poztasuna, jo­lasa eta saria berba adurtsuak dira euskerearen kili-ikasbi­dean. Hizkuntza pizgarri eta pozgarri izatea da kili-kilita­rren helburua, ez zigorkadaka eta azterketaka.

Kili-Kiliren sortzailea, asmatzailea eta arimea, Jose An­tonio Retolaza izan da. Euskereak, euskal dantzek, umeek eta umeen munduak liluratuta bizi izan zan, herrigintzan murgilduta. Beragaz eskuz esku jardun eban Lander Ga­llastegi arkitekto eta irudigileak. Landerrenak dira irudiari lotutako lanak. Estetika berezia eta bereizgarria, fina, ede­rra daukie Kili-Kiliren lan guztiek, eta hori Landerren es­kuari zor jako.

Bilboko Euskal Museoak, Labayru Fundazioren eskutik aurkezten dauen erakusketa honetan Kili-Kiliren barri emon gura dau, sortu zanetik 50 urte beteten dituan honetan. Erakusketa, urteurren hau ospatzen dauen katalogoaren argitalpenarekin eta 2014an La­bayru Fundazioak kili-kiliaren historia batzen dauen bideo baten proiekzioarekin osatzen da.

Museora hurbil zaitez Kili-Kilik ekarri zuen mugimendu handi honetako 50 urteak gurekin ospatzeko.