KOLORE-LILURAK = EL COLORÍN DE LA ILUSIÓN

KOLORE-LILURAK = EL COLORÍN DE LA ILUSIÓN

2015(e)ko Urriaren 1a - 2016(e)ko Otsailaren 14a

 

 

 

  

 

 

 

 

 

PAPEREZKO ALTXOR TXIKIAK:

MUSEOKO KROMOAK, EBAKINAK, IPUINAK ETA HAUR TEBEOAK

1900 – 1975

 

Erakusketa honetan haurrek eta nerabeek dibertitzeko eta jolasteko zenbait argitaletxek egindako lanen lagin erakargarria dago ikusgai. Lan horiek guztiak XX. mendeko lehen hiru laurdenetan egin ziren, eta besteak beste hauek daude: heroi eta printzesen ipuinak, umorezko eta abenturazko kontakizunak, panpina eta soldadutxo ebakigarriak, antzerki txikiak eta puzzleak, kromo-bildumak...Mila eta bat koloretan inprimatutako paperean egindako sorkuntza-lanak dira, eta horien bidez, zenbait belaunalditako ametsak, fantasiak eta ilusioak piztu ziren. Horrela, eguneroko bizitzaren, moden, bilakaeren eta bestelakoen lekukoak bihurtu ziren.

Gure asmoa da gehienbat partikularrek egindako dohaintza oparoez osatuta dagoen gure bilduma txikia erakustea, horren bidez eta gogora ekartzeko eta limurtzeko gaitasun ziurraren bidez, publiko helduari haurtzaroko begiak eta emozioak gogoraraztea, eta gazteei ametsak eta fantasiak sortzeko beste modu bat erakustea.

Ongi etorri "kolore-liluren" mundura!