7 KALEETAN, Saltzen, Saltzen - DEPENDIENTES

7 KALEETAN, Saltzen, Saltzen - DEPENDIENTES

2015(e)ko Uztailaren 9a - 2015(e)ko Abuztuaren 31a

ERAKUSKETA: Beheko Solairua: Aldi baterako Erakusketeen I. Aretoa

Argazkiak : Manuel Cuadro Peña

Testuak: Eric Roche Blanchot

 

Manuel Cuadro Peñaren zuri-beltzeko argazkien erakusketa. Bilboko zazpi kaleetako merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetako 45 saltzaile historikoren argazkiak dira.  Gizon eta emakume horiek Bilboko Alde Zaharreko denda eta taberna ospetsuenetako mostradorearen atzean artatu izan gaituzte, eta horretan dihardute oraindik ere. “Betiko” merkataritza xehetasunez erakusten duen bilduma amaitu gabea, baina aberats eta oparoa da. 

Argazkiak osatzeko, Eric Roche Blanchot idazleak bildutako eta paperean jasotako testigantzak irakur daitezke. Erakusketako gizon eta emakume bakoitzarekin egindako elkarrizketa pertsonalen emaitza dira testuok.

Egileen hitzetan, erakusketak Bilboko Alde Zaharreko pertsona kutun eta zuhurrei egiten die omenaldia; izan ere, euren istorioak jakitea eta kontatzea merezi du.

 

Manuel Cuadro Peña (Utrera, Sevilla 1952)

Argazkilari autodidakta da, eta lau hamarkadatan baino gehiagotan jardun izan du argazkigintzan. L’École de Photographie - Ville de Bruxelles eskolan egin zituen ikasketak, eta 1975 eta 1982. urteen artean argazkilari eta teknikari gisa egin zuen lan Duplimedia-n. Bruselako laborategi artisau ospetsu horren berezitasuna publizitaterako argazki-muntaketak dira. 1983tik, Bilbon bizi da. Gastronomiako eta publizitateko argazkilari gisa jarduten du, eta egile-lanak jardun profesionalarekin tartekatzen ditu.

 

Eric Roche Blanchot (Le Puy en Velay, Francia, 1971)

Filologia Hispanikoan lizentziaduna da, eta masterra du Letra eta Zibilizazio hispano-amerikarretan, Saint-Étienne Unibertsitatean (Frantzia). Bilbon bizi da 1996tik; frantses irakasle aritu izan da Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialean, eta Deustuko Unibertsitateko Turismo Sailean eta Idazkaritzan ere aritu izan da. Ikertzaile moduan, bi lan ditu argitaratu gabe: La escultura románica y el camino de Santiago (Eskultura erromanikoa eta Done Jakue bidea) (2001) eta La emigración vasca a América: quinientos años de historia documentada (Euskaldunen emigrazioa Ameriketara: dokumentatutako historiaren 500 urte) (2011).