Emakumea eta Kirola
2015(e)ko Martxoaren 5a - 2015(e)ko Ekainaren 15a
Emakumea eta emakumeon “hartuemana” kirolarekin
Zuria eta beltza nagusi duen aztarna da, kirol jardueren erretratua 1975. urte inguruan epe duana. Hau da, nahiko aspaldikoa eta urrunekoa da, emakumezkoek egindako kirola lasai-lasai baloratu ahal izateko, nahiz eta emakumeari onartzen zitzaion kirola baino ez izan behar-bada.
Gizartean, emakumeek gogor bai gogor lan eginda lortu dute kargu bat hemen eta plaza bat han. Gizarte hori kritikatu gabe, baina guztiok ezagutu eta errepikatzen ditugun alderdiei uko egin gabe ere, erakusketa honek iraganaren isla gozoa izan nahi du, topaleku atsegina oroitzapenak pizteko.
Emakumea-kirola bikotearen aspaldiko funtzionamendua ezagutarazteko aukera ere izan nahi du, benetakoa den baina gutxitan kontatu izan den historia berriro deskubritzeko aukera. Eta hori guztiori Bizkaian bertan edo Bizkaiarekin Bizkaitik kanpo bikote hori bultzatu edo kirola eginez protagonista izan zirenen ausardia txaloratzeko asmoz.
Eskolarteko Txapelketen, Emakumeen Sekzioak sustatutako gimnasia erakustaldien, Kantauriko Jokoen, Espainiako Txapelketen irudiak.
Ikastetxeetako patioetan, herriko plazetan, FISECen Jokoetatik bueltan… hartutako, ia denborari lapurtutako, eszenak.
Kirolaren aitzindari izandako emakumeen, artean bizitzaren funtsa aurkitzear zeuden neskatilen erretratuak; pitxia edo, are gehiago, txapela jantzita zuten hockeyko jokalarien erretratuak: jantzi dotoreak soinean eta jakaren poltsikoan zapia daramaten epaileen erretratuak; emakume polifazetikoen erretratuak, Belausteguigoitiatarrenak esaterako, tenisean, igerian, tranpolinetik jauzi egiten, uretako balet saioetan irudiak eginez, zaldi gainean...
Nolabaiteko glamour lokala, gogoeta erraztu eta urteei hautsa kendu edo gazte belaunaldientzat ulergarri egiten dituena. Ez da laginketa eskerga, ez da bilketa zehatza. Bizkaiko abizen ospetsu guztiak ere ez daude bilduta , ez dago adibide bat kirol bakoitzeko ez urte bakoitzeko klub edo elkarte asko agertu ere ez dira egiten.
Argazki-erakusketa hau Euskalduna Jauregian 2001. urtean antolatutako Emakumea eta Kirola Kongresuaren baitan sortu zen, Ernesto Díazen eskutik, eta Bizkaian berrogeiko hamarkadaren eta hirurogeita hamarreko hamarkadaren artean, prestakuntza akademikoaren barruan zein tokiko eta Estatuko lehiaketetako parte-hartzaile gisa, kirolean aritu ziren lehenengo emakumeei egindako omenaldia da. Emakumea eta Kirola erakusketaren aurtengo edizioan, Bilboko Euskal Museoak honakoekin osatuko ditu argazki-dokumentu horiek: alde batetik, protagonistek eskuzabaltasunez lagatako joko-tresna eta uniformeekin, eta, bestetik, bi kirolari bizkaitar handiri (Camila Bravo atleta eta Inge Anduiza igerilaria) egindako elkarrizketak jasotzen dituen ikus-entzunezkoaren proiekzioarekin. Azken hori Altxorra. Tesoros Vivos proiektuan izan zuten parte-hartzearen ondorioa da; proiektua BIZKAILABen ekimena da, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean garatutakoa.