IBAI BIZIAK. Nerbioiko eta Ibaizabaleko paisaiak
2003(e)ko Irailaren 16a - 2003(e)ko Azaroaren 2a
Jose Luis Ramirezen 75 argazki daude erakusketa honetan. Bost urteko lan sutsua egin behar izan du Bizkaiko ibai nagusien irudiak agertzeko. Nerbioi eta Ibaizabal erakusten dizkigu, harik eta ibai biak elkartu eta Bilboko itsasadarra sortzen duten arte.
Bertan biltzen diren irudien kalitatearen irizpideari erreparatuta, ikus dezakegu ibaien paisaia-ikuspegia ematen digutela eta ibaiertzetan gertatzen dena ere kontatzen dutela. Modu horretan, irudi ederrak sortu dira; ibaien ibilbidearen goiko partean dagoen poesia, alde batetik, eta arroen beheko aldean dauden paisaia indatsuen hiritartasuna eta industrialtasuna, bestetik.
Jose Luis Ramiren (Santander, 1935) ingeniaria da eta ikerketa zen irakaskuntza tartekatu ditu bizitzan zehar. Gazte-gaztetatik hasi zen argazkiak egiten amateur gisa eta hainbat erakusketa individual eta taldekako egin ditu. Argitaratu dituen liburuen artean azpimarratzekoak dira “Bilbao, una mirada” (Bilbao, ikusmolde bat) (Laida argitaletxea, 1991), “Fénix” (hobe, 1994), eta “Vascos sin fronteras” (Euskaldunak mugarik gabe) (Coinpasa, 1997).