PIRATAK. Itsaslapurrak

PIRATAK. Itsaslapurrak

2004(e)ko Azaroaren 30a - 2005(e)ko Urtarrilaren 30a

“Bi pertsonak baino ez dakigu non den nire altxorra: deabruak eta nik. Nor gehiago bizi, hark bereganatuko du” (Edward Teach – Blackbeard)

Piratak, kortsarioak, bukaneroak, filibusteroak.... nortzuk ziren?, zein desberdintasun zegoen batzuen eta besteen artean? Pirata itsasoko lapurra, pertsona gogor eta gupidagabea eta besteen lanari inolako errukirik ez diona dela esaten badugu, badirudi piraten definizio sinpleegia ematen ari garela. Pirateria fenomeno sozial bat zen, bizimodu jakin bat izendatzeko erabili zena eta zibilizazioaren historiaren hastapenetatik ezaguna dena.

Piratek erromantiko eta abenturazale ospea izan dute literaturan eta zinematografian, hala ere, ezin ahaz dezakegu oso arriskutsuak zirela nabigatzaileentzat eta oraindik ere badirela.

Izan ere, Filipinetako eta Indonesiako itsasoan, Indiako itsasoko zenbait gunetan, Orinoco eta Amazonas ibai ahoetan eta beste zenbait lekutan aurki dezakegu oraindik pirateria.

Erakusketa honetan argi eta modu ulergarrian azaldu nahi zaio publikoari fenomeno honen historia. Mundu Klasikotik hasi eta Mediterraneoan barrena abiatuko gara, gaur eguneraino, Ekialdeko itsasoetaraino; Karibeko ur urdinek XVI. mendean aurkitutako ibilbide berriak erakutsiko dizkigute eta derrigorrezko eskala bat egingo dugu Dortoka Uhartean, pirata eta kortsario ezagunen babesleku mitikoan. Indiako Ozeanora ere joango gara, baita ere Malabar kostaldera, Itsaso Gorrira eta Pertsiako Golkora han ibiltzen baitziren piratak, merkantzia-ontzi ingeles, holandar eta portugesak Esperantza Oneko lurmuturretik noiz igaroko zain.

Pirateriaren historiaren hiru etapa garrantzitsuenak ikusi ahal izango ditugu erakusketan, alegia: merkataritzaren hastapenetatik XIV. menderaino doana, “Urrezko Aroa” edo XV – XVIII. mendeen artean kokatzen dena eta, azkena, XIX. mendetik gaur egunerainoko aldia barne hartzen duena.

Erakusketan ikusgai egongo dira urpeko hondeaketetako objektu originalak, hain zuzen ere, okasio honetarako laga dizkigutenak, baita ere erreplika eta erreprodukzioak, pirateriaren mundu liluragarria hurbilagotik ezagutzen lagunduko digutenak.

JARDUERAK EUSKAL MUSEOAN

“Karramaro Uhartea” animazio pelikularen emanaldia

Zuzendiariak: J.Muñoz , X. Basterretxea
Urtea: 2001
Iraunpena: 70 minutu
Goya saria animazio película onenari
Sarrera dohainik
Eguna eta ordua: Larunbatetan 11.30etan
Hizkuntza:
2004-12-11 euskaraz, 2004-12-18 erdaraz
2005-01-8 euskaraz; 2005-01-15 erdaraz

"Pirata Ospetsuak" dokumentalaren emanaldia © Discovery Channel

Eguna: egun guztietan
Ordutegia: etenik gabeko ordutegia

Hitzaldia: “Piratak. Itsas lapurretaren historia”

Sandra Y. Rodríguez doktorea (Habanako Unibertsitatea. Kuba)
Eguna: 2004-11-29
Ordua: 20.00etan