HITZAK EGIN GAITU EZER “Mundua bete bertso”
2005(e)ko Abenduaren 7a - 2005(e)ko Abenduaren 30a
Bertsorik gabeko Euskal Herria... Hipotesi hori hartu genuen abiapuntutzat Erakusketa antolatzeko. Baditugu, ukatzen ez diren egia horien artean dago, bertsoak eta bertsolariak paper sozial bat betetzen dutelakoa. Bertsorik gabe, galdu egingo luke eskulturak, publizitateak, argazkigintzak eta modernitateak. Hitzak egin gaitu ezer, eta bertsoak finkatu ditu hitzik egokienak gure memorian.
PANELAK
Transmisioa:
Bertsolari zahar eta gazteen arteko lehia argazkietan, argazkia bera egiteko moduan ere.
Tresnak:
Bertsoa gure burua modernitatean txertatzeko modua izan da. Trena, zepelina, autoa, irratia, magnetofoia, ordenagailua... Badaukagu bertso bana asmazio guztietarako.
Gaiak:
Zeri ez dio kantatu bertsolariak? arrazakeria, inmigrazioa,droga, amodioa, lana, injustizia, sexua...hainbat gai bertsotan, interpretazio estetiko banarekin, argazkitan. Gainera bertso hauek MP3 irakurgailuen bitartez entzuteko aukera jarri dugu.
Publizitatea:
Garai batean nekazaritzarekin lotuak zeuden arloek behar zuten bertsoa, pentsu almazenek edo traktore saltegiak. Gero tabernek. Geroago industriak eta bankuek. Erakunde ofizialek ere bai gaur egun.
JOLAS INTERAKTIBOAK
Pantaila ukigarriko monitore bi, hainbat jolasekin.
Maila desberdinak dituzte jolas guztiek, gero eta zailagoak.
FILMEA. Sei minutuko filme laburra, bertsoa eta eskultura aitzakia hartuta interpretazio librean.
ZENBAIT OSAGARRI.
Manikiak, aulkiak, ispiluak, oholtza, mikroak... Denak ere bertsoa bideratzeko elementuak dira.
MATERIAL DIDAKTIKOA.
Erakusketarekin batera,ikastetxeetako irakasleek erabili ahal izango duten materiala banatzen da. Material honek bertsotik abiatuta hainbat eskolagai lantzeko aukera sortzen dizkigu: geografia, etika, literatura, historia, hizkuntza....