TUTANKAMON. Egiptoko basamortu azpiko altxor baten irudiak

TUTANKAMON. Egiptoko basamortu azpiko altxor baten irudiak

2006(e)ko Otsailaren 21a - 2006(e)ko Ekainaren 11a

1922ko azaroan Tutankamon faraoiaren hilobia aurkituta, mugarri bat jarri zen arkeologiaren historian eta, zalantzarik gabe, Erregeen Haranean egindako banako aurkikuntza handienetako bat izan zen.

Halako aurkikuntzek eman digute milaka urte dituen Egiptoko kultura ezagutu ahal izateko aukera eta aldi berean bisitariak eta adituak erakarri eta liluratu egin dituzte, izan ere, eraikuntza aparta haiek ez ezik haien eguneroko gauzak, elikagaiak, jantziak eta erlijio sinesmenak ere jende haiei buruz mintzo zaizkigu. Horregatik ez deritzogu harrigarri Tutankamonen hilobiko bigarren ate zigilatuaren aurrean Howard Carter egiptologoak bere mezenas zuen Lord Carnarvon-i emandako erantzunari: Jainkoarren! Howard, zer ikusten duzu?... Gauza miresgarriak!

Antzinako Egiptoko misterioak ikertu izan dira eta ikertzen dira eta aldi berean emaitzak argitalpen zientifikoen eta erakusketen bitartez zabaltzen dira. Orain aurkezten dugun erakusketa honetan azpimarratu nahi genituzke arkeologoek egindako lana, landa-lan neketsua, alegia, eta honek arkeologia-indusketa bateko azken emaitzak lortzeko duen garrantzia. Publikoari ezagutarazi nahi dizkiogu indusketa lanen egunerokotasuna, espezialistek eta peoiek egindako lana eta egin behar izan diren kanpainak azkenean gu guztiok aurkikuntza hauez gozatu ahal dezagun. Howard carter-en indusketetako lan-egunkariak eta harry Burton-en argazkiek une haietara eramango gaituzte, emaitza bakoitzak piztutako itxaropenetara, aurkitutako gauzek sortzen zuten mirespenera eta suntsitutako gauzen ondoriozko kamusadara, izan ere, sei kanpaina arkeologiko burutu behar izan ziren Tutankamon aurkitzeko, eta geroago baino ez zuten jakin Tutankamon zela. Zer dela eta aurkitu zuten hilobia? Ekinaren ekinez ala patuak hala nahi izan zuelako?.

Harry Burton-ek 1922 eta 1929 bitartean egindako argazkiak izango dira erakusketaren hari eroalea, haiei esker urratsez urrats ezagutu ahal izango dugu indusketa prozesuaren nondik norako guztiak. Ganbera zigilatu bakoitzaren aurrean geratuko gara eta haien sekretuak argituko ditugu, ikusiko dugu objektuak nola zeuden kokatuta hilobian, faraoiaren gorputza babesten zuten hiru sarkofagoak begiztatuko ditugu eta, azkenik, jakingo dugu nola garraiatu zen pieza bakoitza eta aurkitzaileek eman behar izan zizkieten tratamenduak altxor hau andeaturik gerta ez zedin.

Howard Carter-ek hamar kanpaina burutu zituen Tutankamonen hilobia induskatu, zaindu eta dokumentatzeko, eta lan honen zati handi bat ikusgai dugu orain erakusketa honetan; argazkiek eta objektuek berriz gogoraraziko digute Tutankamonen inguruko enigmak bizirik dirauela gaur egun ere.

EUSKAL MUSEOAREN BILDUMA EGIPZIARRA: PALACIO OLABARRIA BILDUMA

Don Jose Palacio Olavaria 1875ean jaio zen Montevieon (Urugai). 1920an Bilbon jarri zen bizitzen, zehazki Kale Nagusiko 24. etxean, Maria Aretxabaleta Antxustegi andrearekin batera, eta azken urteak harekin egin zituen. 1952an hil zen Bilbon.
Don Jose Palacio Olabarria sarritan joaten zen Parisera, eta bertan, nagusiki 1925 eta 1932 urte bitartean, Drouot Hoteleko enkanteetara joan ohi zen; hala, ekialdeko objetuak, pinturak eta grabatuak erosio zituen, hakaber, musika kontzertuetara joateko ere aprobetxatzen zuen, hori zen-eta bere beste zaletasun handietako bat. Espaniako Gerra Zibilean, josulagunen esku utzi zuen bere bilduma eta herialdea utzita Erromara ihes egin zuen. Gerra bukatu eta hil artean bere gain hartu zuen bilduma berriro.
1953an, hil ondoren eta haren oroitzapenetan, Maria Aretxabaleta Antxustegi oinordekoak Bilboko Arte Ederren Museoari utzi zizkion ekialdeko bilduma eta beste objektu batzuk, eta hainbat arte-obra, besteka beste egiptiar pieza hauek, Euskal Arkeologi, Etnografia eta Kondaira Museoari, edo bestela esanda, Bilboko Euskal Museoari.

TUTANKAMONEN AURPEGIA AGERIAN: BERRERAIKUNTZA

"Discovery Networks eta Atlantic Productions-en kortesiagatik" Ordenagailu bidezko puntako teknikak erabiliz, Londresko University College-ko Richards doktoreak –aurpegi-berreraikuntzan munduko espezialistarik garrantzitsuenetakoa eta teknika zehatz hau erabiltzen duen aditu bakarra– Tutankamonen aurpegia berreraiki du Discovery-ren “El asesinato de Tutankamon” film berrirako.
Eskultorea buztinarekin nola, hala egiten du lan Richards-ek pixelekin. Eskultoreak burezurraren molde bat egiten du eta gero gainean buztina edo igeltsua hedatzen. Hala, gainazal berri bat sortzen du. Richards-ek gauza bera egiten du, baina berak sortutako “azal” berria azal birtuala da, hainbat boluntarioren aurpegiko benetako azalaren erradiografietatik abiatuz sortua.
Behin Richards-ek aurpegia 3D-tan osatu zuenean, efektu berezien arloan aitzindaria eta gizakien aurpegi birtualak egiten aditua den Zeelanda Berriko talde bati bidali zion aurpegia ziberespazioko konexio seguru baten bitartez. Kontu handiz, aurpegia mamituz eta egituratuz joan ziren eta Tutankamon bizien artera itzuli zen. Azalaren, begien eta bekainen kolorea, eta baita aurpegiaren distira ere, zehaztasun handiz eman zitzaizkion, Tutankamonen hiru dimentsiotako irudia nabarmentzeko.
Baina hor ez zen bukatu Tutankamonen berreraikuntza-bidaia. Tutankamon birtuala Zeelanda Berritik Erresuma Batura etorri zen bueltan, Alex Fort eta bere moldatzaile taldearen egoitzara. Hain zuzen ere, Fort-en taldea gizakien aurpegiak lantzen aditua da. Fort-en helburua zen molde bat egitea, hots, busto birtualaren kopia zehatza. Lehenengo moldea buztinez egin zuen eta ondoren beira-zuntzez, eta Fort-ek eta bere taldeak ezin konta ahala ordu sartu zuten aurpegiaren bukalanean, xehetasun bakoitza pintatuz, Tutankamonen begien irisetik hasi eta haren betileetaraino. Aurpegiak hain ematen du naturala eta zehatza ezen Londresko Zientzia Museo ospetsuak bertako azken erakusketan ikusgai jartzeko eskatu duen.

HITZALDIAK

HIZLARIA: Luis M. Gonzálvez - Arkeolgoa
Museo Egipci de Barcelona - Fundació Arqueológica Clos
TÍTULO: "Tutankhamon. Arkeologo baten ametsa. "
FECHA: 2006-02-21
HORA: 20:00
LUGAR: Euskal Museoa (Sarrera: Mª Muñoz)

HIZLARIA: Gemma castro - (Antzinako Egiptoko elikaduran aditua eta Bartzelonako Nuseo Egipci-ko laguntzailea)
IZENBURUA: "Antzinako Egiptoko elikadura. Betiereko oturuntza. "
EGUNA: 2006-05-11
ORDUA: 20.00
LEKUA: Euskal Museoa. (Sarrera: Mª Muñoz)

DOKUMENTALAK. Euskal Museoa. Proiekzio aretoa. Eguneroko emanaldiak. Dohainik.

"Tutankhamonen hilketa "
ORDUA: 11.30
IRAUPENA: 2 ordu

"Tutankhamonen madarikazioa "
ORDUA: 15.30
IRAUPENA ordu 1

FILMA EMANALDIAK. Euskal Museoa.11:30. Proiekzio aretoa. Dohainik.

Izenburua :“Momia” ( 1999) 124”
Zuzendari : Stephen Sommers
EkoizpeNa : Universal Pictures
Eguna 2006–03– 04

Izenburua: “ Momiaren itzulera” ( 2001) 130”
Zuzendari Stephen Sommers
Ekoizpea : Universal Pictures
Eguna : 2006-04-08

Izenburua : “ Axterix eta Obelix : Kleopatra Misioa”(2002) 107”
Zuzendari : Alain Chabat
Ekoizpea : Tripictures
Eguna : 2006-05-20