Gaurko Mundua, Gu Geu
2007(e)ko Azaroaren 9a - 2008(e)ko Urtarrilaren 6a
Nolakoa da gaur egungo mundua? Nolakoak gara munduan bizi garen gizon-emakumeak? Askotan, pentsatzen dugu gizateriaren historia guztian ez dela izan gaur egungoa bezain garai arazotsurik. Agian, gizakiak berezko duen pentsamendua da: gizartearen konplexutasunaren aurreko etengabeko txundidura.
Nolanahi ere, mende-aldaketa honetako fenomenoek erakusten dute gaur egungo munduan bultzatzen den sistema sozial eta ekonomikoak gizateriaren alde baten eta bestearen arteko aldeak areagotzen dituela, gatazkak betikotuz eta beste batzuk sortuz, baliabideak agortuz eta ingurumenari kalte handiak eginez… , eta hori guztia zabaltzeko –eta, batzuetan, manipulatzeko– duela hamarkada batzuk imajinatu ere egiten ez genituen informazio-teknologiak ditugu. Nueva York, Estados Unidos Quito, Ecuador Varanasi , India Kabul, Afganistán Mopti , Mali Berlín, Alemania
Gaur egungo mundua zer den eta gu nor garen aztertzeko hurbilketa egiten du “Gaurko mundua. Gu geu” erakusketak. Hiru urtean, Eduardo Rubiok planetako ehun herrialde bisitatu eta 70.000 argazki baino gehiago atera ditu. Hainbat motatako eskualdeak, talde etnikoak, gizarte-mailak eta gizonemakumeen bizipenak islatzen dira irudi horietan. Erakusketarako 99 argazki aukeratu ditugu. Argazkiak elkarri kontrajarrita aurkezten dira, eta azalpentestuekin lagunduta. Askotan testuak irudia osatzen du eta zentzua ematen dio. Kontraste horien bidez osatu dugu diskurtsoa, erantzun kategorikorik emateko asmorik gabe, baizik eta gure errealitateari buruz eta gure erantzukizun indibidual eta kolektiboari buruz hausnartu nahian....
EDUARDO RUBIO (Barcelona, España)
Eduardo Rubiok kazetaritzako ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitatean.
Gazte-gaztetatik hasi zen munduan zehar bidaiatzen eta erreportajeak egiten. Espainiako nahiz atzerriko komunikabideetan argitaratu dira erreportaje horiek. Bereziki, hirugarren mundua, gerrak eta gizarte-gaiak interesatzen zaizkio, eta ez du protagonismorik nahi izaten.
“Munduarekin kezkatutako pertsona bat besterik ez naiz, ikusi eta bizitako guztiaren ondoren, gero eta konprometituago bihurtu dena eta bere printzipioekin kontsekuente izaten saiatzen dena. Argazkigintza da Eduardo zaletasun nagusia: “Ez naiz artista, hori oso argi daukat. Ahulen eta mundu hobe baten dalde borrokatzeko tresna da argazki-kamera”.
Argitaratutako liburuak:
NIÑOS (Lunwerg 2002).
NOSOTROS, EL MUNDO HOY (Lunwerg 2004)
GUATEMALA (Lunwerg 2005)
CHAGAS. LA ENFERMEDAD OLVIDADA. Mugarik Gabeko Medikuak erakundearentzat egina (2005)