Batekmila. Euskal Munduak
2008(e)ko Otsailaren 1a - 2008(e)ko Martxoaren 23a
Erakusketa honen xede nagusia bisitaria euskararen eta euskal kulturaren ezagutzera eta galdezkatzera gonbidatzea da. Prozedura teknologiko eta interaktibo anitzak erabili dira, “euskal mundu” horien ikuspegi ezohiko eta eguneratu bat eskainiz. Erakusketa honek, Euskal Herriko eta diasporako euskal munduen gaurko aipamen eleaniztuna –euskaraz, frantsesez, espainolez, ingleses eskaintzen du.
“BATEKMILA-EUSKAL MUNDUAK” erakusketa Batekmila deritzan programa zabalaren fruitu bat da. Programan honen helburua hau da: Euskal Herriko hizkuntza eta kultura berezitasunen baloratzea eta berezitasun horiek jende gehienei ezagutaraztea. Programa honek bereziaren (bat),hots hizkuntza baten (euskara), kultura eta memoria kolektibo baten eta mundukokultura guzien osatzen duten unibertsalaren (mila) arteko lotura azpimarratzen du. Euskal kultura denen ondarea eta lotura sozialak indartzeko tresna bat bezala ikusten du.
Batekmila programa Frantziako UNESCO-ko batzordearen babesa lortu du.