Bilboko Erraldoi eta Buruhandiak Euskal Museora itzuli dira!

Bilboko Erraldoi eta Buruhandiak Euskal Museora itzuli dira!

2014(e)ko Uztailaren 2a - 2014(e)ko Abuztuaren 31a

Heldu da uda, eta, aurreko urteetan bezala, Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak ere Euskal Museora etorri dira, ume zein helduek hain hurbilekoak zaizkigun pertsonaia hauetaz goza dezaten uztailean eta abuztuan.

Don Terenciok, bere bikornioarekin, berriz ere emango die ongietorria Museoaren sarrerara hurbiltzen direnei, eta aretoetara sartzeko bidea adieraziko die. Hain zuzen ere, hantxe izango ditugu zain Bilbainita, Pitxitxi, Mina eta, azken batean, lau metro baino altuagoak diren 24 Erraldoi itzel, eta, beraiekin batera, 10 Buruhandi, denak ere Bilboko Aste Nagusiko jai-segizioa osatzen duten pertsonaiak.

Gainera, aurten, berrikuntza gisa, 1978. urtetik hasi eta gaur egunera arteko Aste Nagusiaren 37 edizioetako kartel iragarleak egongo dira ikusgai. 

Uztaileko ostegunetan, goizez, Ondalan Erraldoi Konpartsak Museoko klaustroan jarriko du bere Dantza Eskola; nahi duten umeek parte hartu ahal izango dute, aldez aurretik izena eman ostean.

Jarrai gaitzazue gure webgunean; izan ere, sorpresa gehiago egongo dira.

Zain gaituzue!

Informazioa eta Erreserbak: 944155423 / press@euskal-museoa.org