ELEXABARRIKO TRIPTIKOA

ELEXABARRIKO TRIPTIKOA

2013(e)ko Urriaren 5a - 2013(e)ko Urriaren 31a

Bizkaiko Foru Aldundiak “Atzokoa biharko” lemapean antolatutako Ondarearen Jarduera Europarren markoan, Museoak “Elexabarriko triptikoa” aurkezten du, anonimatuan egon nahi duen partikular baten dohaintza eskuzabalari esker Erakunde honetan duela gutxi sartutako obra paregabea.

Triptikoa esku hartutako ondarearen adibide bikaina da. Halaxe izan da jatorritik bertatik: hasieran, pintura erlijiosoa zen, eta, ondoren, bi pertsonaiaren erretratuak gehitu zitzaizkion, haien oroitzapena betikotzeko asmoz. Eta gaur egun ere halaxe da: Museo bateko hormetan eskegita, zeukan kultu-funtzioa ahaztuta, eta gaur egun desagertuta dagoen baselizatik urrun, jatorriz asmo horretarako sortu bazuten ere. Ibilbide luze horretan, ez dira ahaztu behar 400 urte baino gehiagoko ondarea kontserbatzeko egin izan diren esku-hartzeak eta zaharberritze-prozesuak. Goza dezagun!

ELEXABERRIKO TRIPTIKOA: ERAKUSKETA ETA BISITALDI GIDATUA

Erakusketa: Urria osoa Bisita gidatua: Dohan Eguna: Larunbatak 5, 19, 26 Ordua: 11:30 (euskeraz), 13:00 (gaztelaniaz) Antolatzailea: Euskal Museoa Informazioa eta Erreserbak: 944 155 423 Leku kopuru mugatua