Bigarren Solairua: Zeramika eta Burdinolak

Euskal Herriko Buztingintza

Buztingintza buztinazko ontzigintza da, eskuz zein tornoz eginikoa; behin egozirik ontziak oso gogorrak izaten dira.

Euskal Herriko buztingintzaren lehen ondarrak Eneolitiko garaikoak dira, Santimamiñe eta Arenazako lehize-zulokoak eta trikuharrietako hobiraketetakoak.

Kondaira-aurreko eta XVIII. mendeko buztingintza hobeto ikertuta badago be, data bi horren artekoaren gaineko berriak urriak dira, eta ikutuak ezin doguz orokortasunez ikusi. Holan eta guzti, gure herri-buztingintzaren aldirik aberatsena XVII. menderatik XIX. mende lehen erdirainokoa izan zen.

Areto honetan erakusgai dagoen buztingintza XIX. Eta XX. Mendekoa da.Gure herri-buztingintza 1940. urtearen inguruan amaitu egin zen, material eta ontzi berriak sartu zirenean.

Euskal ontzigintzaren erakuskgarri nagusienetako bat izan zen beronen biratu zuria (beruna, estainua eta area); Muelas del Pan-etik (Zamora) eta Navas del Rey-tik (Valladolid), ekarten ziren ontzi erregatxak, bertako buztina ez bait zen hoprretarako egokia, barniz zuritan sartzen ebazan gure ontzigileakm sartzeko.

Nafarroan, marañon eta Irunberri izan ezik, beira gorri eta trasparentea erabiltzen zen.

Apainketa, aurreko mendeetan aberatsago eta askotarikoa izan dana, urdinean, marroian eta verdean oinarritzen da, btez ere.

Gure ontzigintzaren erakuskgarri izan da veste alderdi bat perfila da, hainbat ontziren itxura honek azpimarratu genikez: taxolinerako pitxerra, luzanaga eta estua,Gipuzkoako esnerako pitxerrak, katilu edo oporra, barrukalde kurboduna, Nafarroako kollara ontziak, eta batez ere pegar edo pedarrak , zapaldutako tetera zabal baten itxurakoak, Pirineotako cultura baino aurkitzen ez diranak, mugaren alde bietan.

Euskal Lozak eta Portzelanak

Areto honetan ikusgai duzue eguneroko zereginetarako loza eta portzelanazko objektuak ekoizten zituzten Euskal Herriko lantegietan XVIII-XX. mendeen artean sortutako piezen bilduma bat.

Lehenbiziko atalean eztainu-esmaltedun zeramika (loza arrunta ere deitzen dena) erakusten da. Zeramika honen ezaugarri nagusia da piezak buztin gorri edo zurixkekin eginak direla eta esmalte zuriz estaliak. Zeramika mota honen adibidetzat Bilboko Santa Casa de Misericordiaren Loza Arrunt eta Fineko Lantegietan ekoitzitako piezak erakusten ditugu. Normalean eskuz apaintzen ziren landare irudiekin, lauzpabost kolore baizik ez erabiliz (berdea, urdina, marroia, horia...)

Bigarren kapituluan loza fina erakusten dugu. Pieza hauek egiteko ore zuriak erabiltzen ziren eta gainean esmalte garden bat ematen zitzaien, oso erraza ezagutzeko zeren estanpazio eta kalkomaniazko dekorazio ugari izaten baitzuen. Pieza hauek XVIII. Mende erditsuan hasi ziren egiten Ingalaterrako Wedgwood lantegian, garai hartan indarra hartzen hasitako burgesiari portzelanaren itxurako baina askoz merkeagoko piezak eskaintzeko asmoz. Ekoizpen mota hau azkar zabaldu zen Europa guztira, eta Euskal Herrian Busturiako Yanci eta Axpe lantegietan egiten zen.

Gure erakusketaren azken atalean aurkituko duzuen portzelana zoragarria, izugarri zuria eta gardena, Txinan asmatu zen vaina XVIII. mendean baizik ez zen hasi egiten Europan. Atal honetan ikusiko dituzuen piezak XIX. mendean sortutako Pasaiako portzelana lantegian eta XX. mendeko Bidasoa, Vidania eta Porcelanas del Norte S.A. lantegietan eginak dira. Atal honetan lantegi horien historia ikusiko dugu eta euretan ekoitzitako produktuen ezaugarri nagusiak aztertuko. Ikusiko dugu nola lantegi horien ekoizpenari esker posible izan zen gizarte maila guztietara zabaltzea hasieran elite batzuek –Europako erregetzak eta aristokraziak– baizik ezin eskura zitzaketen zeramika pieza fin hauek.

Erakusketa honetan badira baita ere Euskal Herritik kanpo ekoitzitako zenbait pieza, hemen erakusten baitira euskal giroko irudiekin apainduta daudelako edota euskal erakunde edo familiek garai hartako lantegi gailen batzuei eginaraziak direlako.

Deskargatu: Euskal Lozak eta Portzelanak. XVIII-XX Mendeak


Burdinolak

Siderurgia euskal industria­sareko sektorerik garrantzitsuena izan da, bai eta gure herrialdeko botere ekonomikoaren gakoetako bat ere. Baliabi­ de natural ugari zegoenez eskuragarri, sektorea asko garatu zen; hain zuzen ere, baliabide horietako lehenengoa burdin mineral ugaria zen, kalitate bikaine­ koa, ateratzeko erraza eta Euskal Herriko zati handi batean dagoena (Bizkaian, Somorrostro­Trianon; Gipuzkoan, Aiako Harria­Zerain­Mutiloa­Arrasaten; Araban, iparraldeko aldean; eta Nafarroan, ipar­mende­ baldean).

Erreka eta baso ugariei esker, burdinolen funtzionamen­ durako behar zen energia eta egur­ikatza lortzen zen. Faktore bi horiei esker eta kokapen geografikoari, ontzi­ industriaren goraldiari eta foru erregimenaren ondorio­ zko zerga­presio baxuari esker, metalurgia­jarduera haziz joan zen, eta, modu horretan, euskal burdina Europako eta kolonietako merkatuekiko merkataritza­objektu nagusiena izatera heldu zen.

Kristo aurreko lehenengo milurtekoaren erdialdetik ere, burdinaren metalurgia ezaguna zen Euskal Herrian, eta jarduera hori XIII. mendera arte aldaketa handirik gabe heldu ziren instalazio aurreindustrialetan egiten zen: haizeolak edo agarrolak izeneko mendiko burdinoletan, hain justu. Burdin minerala hementxe bihurtzen zen lehengai forjagarri, meatzeetatik hurbil zeuden gune basotsuetan, haize nagusietarantz begira eta erdi lurpera­ tutako murrizketa­labeetan; horretarako, egur­ikatza eta giza indarra ziren baliabide bakarrak. Jentilen eta Sugea­ ren kondairek dioten moduan, haizeolak egunez eta gauez egoten ziren piztuta, eta isurialde atlantikoko mendiak argiztatzen zituzten, Arabako Lautadako hara­ nak betetzeaz gain.

XIII. mendearen bigarren erdialdean, zeharrolak izeneko burdinola hidraulikoak, tokian tokiko eliteek sustatu­ takoak, agertzen hasi ziren, eta, apurka­apurka, burdino­ la tradizionalei aurrea hartu zieten. Hauspoak eta mailuak mugitzeko ura erabiltzen zenez energia­iturri gisa, burdinolak erreken ondoetara eraman ziren, eta, horrela, burdinaren ekoizpena modernizatu eta areagotu ahal izan zen.

Burdin totxoak (sarri askotan, Gaztelako artilea garraiat­ zen zuten ontziek lasta gisa erabiltzen zituzten totxo horiek) ziren Frantzia, Ingalaterra, Herbehereak eta, XV. mendearen amaieratik, Amerikara eramaten ziren espor­ tazio­gai nagusiak. Produktu horiekin batera, burdinola txikiagoetan eta sutegietan egindako produktuak zeu­ den: iltzeak, etxerako tresnak, lanabesak, armak... horiek guztiek tokian tokiko komunitateen eskaera asetzen zuten, bai eta, neurri txikiagoan (armen kasuan izan ezik), Estatu zein nazioarteko eskaerak ere.

Suediatik eta Errusiatik zetorren burdinak prezio eta kalitate aldetik eragiten zuen lehia gogorraren ondorioz, XVIII. mendean euskal burdinolak gainbehera joaten hasi ziren, eta, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko ilus­ tratuek ahalegin handia egin zuten arren burdinolak modernizatzeko, ia erabat desagertu ziren hurrengo mendearen amaieran. Modu horretan, iraultza indus­ trialerako urratsa eman zen, harrikatza eta labe garaiak protagonista bihurtuta.

Deskargatu: Burdinolak liburuxka


Deskargatu: Burdinola Hidraulikoak liburuxka