Mikeldi
Eskultura zoomorfa
Harrizkoa hareharria
130x190x71 zm
Kronologia: II. Burdin Aria. K.a. V-I. mendeak
Jatorria: Desagertutako Mikeldi Ermita , Iurreta (Bikaia).
Zalantzarik gabe, mukulu biribileko eskultura zoomorfo hau da Museoko piezarik ezagunena. “Mikeldiren idoloa” edo “Mikeldi”, besterik gabe, esaten zaio.
Garai bateko lurretako Mikeldi ermitaren ondoan (jada desagertua) agertu zen. Durango inguruetako harearrizko bloke bakarraz egina dago. Ordots baten forma eskematikoa du, sabelaren azpian eta hanken artean disko bat babesten duela. Bizkarraldean eta eskuineko aldean, “kaxolak” izaneko zulo moduko batzuk ditu, ohikoak era honetako eskulturetan eta esanahi magiko-erlijiosoa luketenak.
Mikeldi eskulturari buruzko lehen berrial XVII. Mendekoak dira, hain zuzen ere, Gonzalo Otalorak Durangoko merindadeko zaharkinez ari dela honako hau dioenean:
“... las más vistosas son en una ermita de la villa de Durango, llamada Miqueldi; se halla y ve una gran piedra, así monstruosa en la forma, como en el tamaño, cuya hechura es una Abbada o Rinoceronte, con un globo grandísimo entre los pies, y en él tallados caracteres notables, y no entendidos, y por remate una espiga dentro de la tierra. Está en campo raso (causa de mostrarse deslavado). No se tiene memoria de él, si bien corre por Idolo antiguo”.
XVIII. mendeko aipuek, ordea, ez dute Otalorak aipatzen duen idazkunari buruz ezer esaten. Existitu bazen edo ez, gaur egun ez dago haren arrastrorik antzematerik.
Eskultura lurpean egon zen, zati batean bederen, harik eta, 1864 urtean, Delmas eta Trueba jaunen erabakiz, lurretik atera eta zutik jarri zuten arte. Antza denez, berriro ere lurpean geratu zen, hain zuzen ere, 1896an berriro ere lurrazpitik atera eta San Vicente de Mikeldiko ermitaren ondoan jarri baitzuten. Azkenik, 1920 urtean, Museoak eskultura baliotsua eskuratu ahal izan zuen.
II. Burdin Aroan datatua, Iberiako Penintsulako Mesetako zezen eta ordotsen eskultura zoomorfoekin pareka daiteke. Zamora, Salamanca, Avila, Segovia, Cáceres, Toledo, Ourense, Pontevedra probintziak eta Portugaleko Tras-os-Montes eta Beira Alta eskualdeak hartzen dituen zona horretan, 300 aletik gora aurkitu dira, Avilan eta Salamancan gehienak. Eremu horretatik kanpo, Mikeldiren idoloa eta Tortosan (Tarragona) aurkitutako veste bat irudi bat dira era honetako eskultura bakarrak. Bizkaian aurkitutako irudiak, gainerakoek ez bezala, sabel azpiko diskoa du bereizgarri.
Era honetako eskultura gehienak mukulu biribilekoak dira eta granitoan landuak daude. Animalia (zezena eta txerria batik bat) gorputz osoz irudikatzen da, idulki baten gainean zutik. Oro har, sinpletasun handikoak dira, zenbait ezaugarri anatomoko erakusten badituzte ere.
Eskultura bitxi hauen esanahiari eta funtzioari dagokienez, baita kronologiari dagokionez ere, interpretazio ugari egin dira betidanik: batzuen ustez, bide eta lurren mugak adieraziko lituzkete; veste batzuen iritziz, funzio apotropaikoa lukete, edota esanahi magikoa, ganaduaren babesgarri, ugalketaren bermatzaile, bazkatokien seinalizazio, hilobi oroitarri… Azken ikerketen arabera, hiru lirateke aukerarik ziurrenak: funtzio apotropaikoa, bazkatokiak seinalizatzeko eginkizuna eta hilobi oroitarrial zirelalo hipotesia (ALVAREZ-SANCHIS, Jesús R.- Los Vetones. Madrid, 1999).
Azterlan ugarien xede, adituek hainbat mota bereizi dituzte, formaren ezaugarrien, tratamendu plastikoaren eta neurrien arabera (20 zm-tik 2 m-tik gorakoetaraino). Halaber, kronologia zehazten saiatu dira: eskulturarik zaharrenak, hau da, K.a. IV eta II. Mende artean eginikoak, handienak eta tratamendu naturalistagoa luketenak lirateke; K.a II. Mende erdialdetik I. mendera arte eginikoak, aldiz, txikiagoak lirateke eta forma eskematikoagoak lituzkete.
Dohaintza: Larrañaga Ortueta y Compañía – 1920ko apirilaren 8an
Kurutziagako Gurutzearen Erreprodukzioa
Deskargatu: Kurutziaga liburuxka
"Victoria" Zaldi-Kotxea
Kronologia: XIX. mendearen bigarren erdia
Jatorria: Bilboko Santa Ana de Bolueta Galdategi, 1841ean fundatutako empresa.
Zaldi-kotxea, ezaugarri teknikoen arabera, “Victoria” izeneko ibilgailu multzoaren barruan dagoena. Zaldi batek tiratzen zuen “a la limonera” deitzen zaion krokadurarekin, eta biraderazko balazta sistema zeukan. Gauean erabiltzeko beharko zituzkeen farolak falta zaizkio, baina badauka farolak kokatzeko kirtena gidari-eserlekuaren eskuineko aldean.
Deskargatu: "Victoria" Zaldi-Kotxea kartela