Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren mendeko Bilboko Euskal Museoa bere ONLINE BILDUMA argitarartzen ari da EMSIMEren bidez. EMSIME Eusko Jaurlaritzak sortutako kudeaketa dokumentalerako sistema bat da. Bertan, Euskadiko museoetako ondasun kulturalei buruzko informazioa eta irudiak biltzen dira.
Horrenbestez, proiektua ikusgai dauden objektuekin hasi da, eta handitzen joango da pixkanaka, gaur egun bilduma osatzen duten 25.000 aleetara iritsi arte. Ale horiek bisitarien eskura izango dira edozein kontsulta eta ikerketa egiteko.