“Sirimiri” Bilboko Uraren botilak
Vda. de Artajo e Hijos enpresak ontziratua eta merkaturatua, Bilbao. Ibañez de Bilbao kalean zegoen La Goleta tabernatik jasotakoak.Cavari Bilboko Ura deitzea txirenada baten emaitza da: bilbotar koadrila bat Athleticek Real Sociedaden aurka irabazi izana ospatzen ari zen, Donostian, 1918an; tartean, Cesar Artajo ere bazegoen, Artajo eta La Goleta tabernen jabea, eta, halako batean, Bilboko ura eskatu zuten, azalduz Bilbon xanpaina ura bezala edaten zela. Burutazio hartatik egin zen ezagun termino hori, eta industrializatu ere egin zen.