Berriak

Bilboko Ohorezko Kontsulak Izendatzeko Ekitaldi Soil eta Solemnea

Gaur, Euskal Museoko Bilboko Kontsulatuaren Aretoan, ohorezko hiru kontsul izendatu dira: Jon Azúa, ENOVATINGLABen presidentea; Paloma O’Shea, Albéniz Fundazioaren presidentea; eta Jorge Sendagorta, SENERen presidentea. Bilboko Kontsulatuaren oinordekoa den Bilboko Merkataritza Ganberak antolatu du ekitaldia.

 


Tradizioak eta protokoloak finkatzen duen moduan, ekitaldia San Anton elizan hasi da; bertan, kontsul berriak ohorezko aurresku batez omendu dira. Zazpi Kaleetatik egindako ibilbidearen ostean, Euskal Museora heldu dira; bertan, 12:00etan, ekitaldia hasi da, eta han izan dira izendapena jaso dutenen senideak, ohorezko kontsulak (tartean, Miguel Zugaza, Pradoko Museoaren zuzendaria) eta hainbat erakunderen ordezkariak: Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordea; Jose Mª Iruarrizaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua; Eduardo Maíz, Gizarte Ekintza eta Etxebizitzako zinegotzia; eta, Bilboko Merkataritza Ganberaren ordezkari gisa, José Ángel Corrés presidentea eta Juan Mª Sáenz de Buruaga eta Asís Canales presidenteordeak.

Ekitaldiaren seriotasunaren ostean, giro lasaiagoa sortu da Museoko klaustroan eskainitako koktelean; izan ere, bertaratutakoek leku horretaz eta Bilboko Abesbatzaren ekitaldiaz gozatzeko aukera izan dute.