Berriak

“Diario de El Sitio de Bilbao 1874” liburuaren aurkezpena

Aste honetan, Museoa hainbat kultur-ekitaldiren agertokia izan da, eta, atzo arratsaldean, Manuel María de Gortazar y Munibek (1824-1896) Bilboko 1874ko Setioan idatzi zuen Egunerokoaren edizio berria aurkeztu zen.


Muelle de Uribitarte Editores S.L.k plazaratutako edizio honen hitzaurrea Mª Jesús Vergarak idatzi du, eta, hain zuzen ere, Vergarak modu atseginean aurkeztu zuen atzo liburua, egilearen figura laudatuz, Egunerokoaren testuingurua eskainiz eta setio-egun haietako xehetasun bitxiak emanez.

Bertaratutakoek, argitaletxearen ordezkariak ere tartean zirela, gozatu egin zuten ekitaldiaz, eta, ondoren, mokadua eskaini zen Museoko Klaustroan.