Ángela Molinak arrakasta handia lortu du García Lorcaren gaineko errezitaldiarekin
Ángela Molinaren ahotsak Euskal Museoko klaustroa hartu zuen; bertan, 1.500 pertsonak baino gehiagok García Lorca abesten, errezitatzen eta protagonizatzen ikusi zuten aktorea.
Cádizko bi musikarik lagunduta, Luis Miguel Troncoso "Tronky" perkusio-jotzailea eta Adán Sánchez Caro gitarra-jotzailea, eta Manuel de Benitok zuzenduta, Ángela Molinak “Doña Rosita la soltera” andrearen munduan murgilarazi gintuen, maitasunean sinesteari uzten dion eta bakardadean eta neskazahar bihurtuta zahartzen den emakume baten bakarrizketa hunkigarriarekin. Omenaldi txikia ere egin zien hilda dauden bi artista handiri, Paco de Lucía eta Camaróni, hain zuzen ere; era berean, errezitaldian ezkutuan sartuz, Margarita Xirgú aktore katalan handiaren ahotsa ere entzun zen. Eta, jakina, Ijitoen Erromantze-bilduma eta bilduma horretako “Reyerta” poema ezaguna ere ezin ditugu ahaztu. Bere lengoaiarekin, bere keinuekin, bere artearekin, Ángela Molinak ikus-entzule guztiak seduzitu zituen.
Jendearen txaloek eta berba gozo batek edo bestek argi erakutsi zuten artistak eskaini zituen hiru emanaldietan zein harrera beroa egin zitzaion haren lanari.
Klaustroak eta oso argiztapen zainduak ere lagundu zuten errezitaldia arrakastatsua izan zedin.