Berriak

Ekarpen interesgarria Kubako Euskal Emigrazioaren Historiari

Alberto Irigoyenen lanaren aurkezpenera bertaratutako pertsona ugariek aukera izan zuten Kubarako emigrazioari buruzko datuak zuzenean ezagutzeko; izan ere, euskal herritar asko protagonista izan ziren irlaren bilakaeran. 


Aurkezpenak egilearen eta bertaratutakoen arteko eztabaida oparoa eragin zuen, giro atsegin eta entretenigarria sortuz. Sarrera Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejo Itsasok egin zuen. Bertaratutakoen artean, karguan bere aurretik izan zirenak ere egon ziren, Josu Legarreta eta Julian Celaya, alegia, bai eta EHUko katedradun Joseba Aguirreazkuenaga, Renoko Unibertsitateko (Nevada) Center for Basques Studieseko irakasle Xabier Irujo eta egilearen emazte Adriana Patrón ere.