Berriak

“Aita” filmaren emanaldia Bilboko Euskal Museoan

Perura erbesteratutako Eusko Gudari baten istorioa, bere semeak berreraikita. 


Txema Salcedo (Bilbo, 1946) iritsiko da Euskadira Perutik, aitaren oinatzak jarraituz. Hura baita bere azken film dokumentalean –“Aita” izenekoa– deskribatzen duen gizona eta eusko gudaria, 2012an zenduta.

Txema Salcedok denetarik egin du Peruko komunikazioaren munduan: idazle, erreportari, berriemaile, atzerriko korrespontsala, zutabegile, editore, unibertsitateko irakasle, saiakera-idazle eta egunkariko zuzendari. Halaber, zineman, irratian eta telebistan lan egin du. Eta hedabide horietan ematen du bere denbora gehiena gaur egun.

Bere zinemagile-alderdian, Txema Salcedo gidoilari eta aktore hasi zen lanean, gero errealizazio zinematografikoan sartu zen, eta hiru film luze zuzendu ditu dagoeneko. Azkena “Aita” izenekoa da, bere aitaren eta euskaldunen belaunaldi guzti baten omenez, Gerra Zibilean borroka egin zuena eta erbestera joan behar izan zuena diktadura frankistako aldi luzean, haietako asko Euskaditik urrun hiltzeko. Beraz, bost urte zituela, 1951n, irten zen Txema Bilbotik Peruranz bere familiarekin eta orain, 2014an, itzultzekoa da jaiotze-herrialdera Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren eskutik, aitaren irudia berriz ere osatzeko, bi mundu (Euskadi eta Latinoamerika) eta gure historiaren garai bat ondoan dituela.

Ekainaren 16an, 19:00etan, Bilboko Euskal Museoan. Iraupena: 1:15 h

Informazioa: 944 155 423 / press@euskal-museoa.org / www.euskal-museoa.org

SARRERA LIBREA

LEKU MUGATUA