Umeen jolas eta barre-algarak, museoko klaustroan
Joan den larunbatean, neska-mutikoek beti-betiko jolasekin gozatu ahal izan zuten, euren aitite-amamen eta gurasoen txikitako jolasekin: trukemea, diaboloa, bola-jokoa, soka, uztaia, igel-toka… Txanponak jaurti eta igelaren ahoan sartzea erronka bihurtu zitzaien, eta gauza bera gertatu zen diaboloarekin ere, airean dantzatu behar izan zuten-eta lurrera erori gabe. Neska-mutiko guztiak saiatu ziren jolas horietan ondo aritzen. Lortu zuten? Hori ez da garrantzitsuena; garrantzitsuena da dibertitu egin zirela eta gauza berriak ikasi zituztela.
"Betiko haur Jolasak" Familiar Tailerra