Berriak

Ángela Molinak Lorca errezitatuko du Euskal Museoan


Deskargatu: Gauzuria 2014 Jarduerak


Beste urte batez, Bilboko Euskal Museoak Gauzuriaren beste edizio bat ospatuko du, Federíco García Lorca poetari buruzko errezitaldi poetiko batekin; hain zuzen ere, Ángela Molinaren ahotsa entzun ahal izango dugu gau horretan, museoko Klaustroan. Ángela Molinarekin batera bi musikari izango dira, gitarra-jotzaile bat eta perkusio-jotzaile bat (kaxa).

Hiru emanaldi izango dira: 20:30 / 22:00 / 23:30. Iraupena: 40 minutu.

SARRERA DOHAN

LEKU MUGATUA

Metro casco Viejo (Unamuno helmuga)

Ángela Molina 1955ean jaio zen Madrilen. Balet klasikoko eta dantza espainiarreko eskolak hartu zituen Madrileko Goi-mailako Arte Dramatikoko Eskolan ikasten ari zela. 70eko hamarkadan egin zituen lehenengo lan haiei esker, Ángela Molina trantsizioko aktore garrantzitsuenetako bat izan zen, hona hemen bere obra aipagarrienetako batzuk: No matarás (1975), César Fernández Ardavínena; Las largas vacaciones del 36 (1976), Jaime Caminorena; La ciudad quemada (1976), Antonio Rivasena; Camada negra (1977), Manuel Gutiérrez Aragónena (interpretazio horrekin Zilarrezko Fotogramas Saria eskuratu zuen); Ese oscuro objeto del deseo (1977), Luis Buñuelena; Nunca es tarde (1977), Jaime de Armiñánena eta A un dios desconocido (1977), Jaime Chavarrirena.

80ko hamarkadan ere gelditu gabe jarraitu zuen lanean eta hainbat film handitan parte hartu zuen, hala nola hauetan: Bemard Sinkel-en Marginados (1980), Demonios en el jardín (1982) berriro ere Manuel Gutiérrez Aragónen zuzendaritzapean eta Jaime Chavarriren Bearn (1982). Gero, Bigas Lunaren Lolan (1986) lan egin zuen eta film horri esker beste Zilarrezko Fotogramas Sari bat irabazi zuen. Urte berean Manuel Gutiérrez Aragónen La mitad del cielon parte hartu, zeinari esker emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra lortu baitzuen Donostiako Zinemaldian eta emakumezko aktore onena izateko hautagaia izan zen Goya Sarietan. 1989an Jaime Caminoren Luces y sombras grabatu zuen eta bigarrenez hautagai izan zen emakumezko aktore onenaren Goya Sarietan. Urte berean Josefina Molinaren Esquilache grabatu zuen. 1989an Las cosas del querer estreinatu zuen eta berriro ere emakumezko onenaren sarirako hautagai izan zen Goya eta Fotogramas sarietan. Urte haietan atzerriko film batzuetan ere lan egin zuen: Mario Bellocchioren Los ojos y la boca (1982), Joe Joffres-en Calles de oro (1986) eta Lina Wesmuller-en Camorra (1986). Azken horri esker irabazi zituen Donostiako Zinemaldiko Zilarrezko Maskorra, Italiako zinema akademiaren David de Donatello Saria (garaikur hau lortu zuen lehen aktore espainiarra izan zen) eta Urteko Emakumezko Aktore Onenaren Saria Italian.

1992an 1492: La conquista del paraíso grabatu zuen Ridley Scott zuzendari handiaren esanetara, eta baita ere Gerardo Veraren Una mujer bajo la lluvia eta José Luis Acostaren Gimlet. 1996an Yocasta interpretatu zuen Edipo alcalde filmean eta berriro irabazi zuen Zilarrezko Fotogramas Saria. 1997an Carne trémula grabatu zuen Pedro Almodóvarren aginduetara, Goya Sarietarako laugarren hautagaitza lortuz bigarren mailako aktorearen kategorian. 1999an Agusti Villarongaren El mar eta Manuel Estudilloren Jara grabatu zituen.

90eko hamarkadaren amaieran El viento se llevó lo qué grabatu zuen (1997), Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi zuen filma.

2002an Ángela Molinak hainbat filmetan lan egin zuen, besteak beste hauetan: Delphine Gleize-ren Carnages eta Ramón Salazarren Piedras. Urte horretan Malaga Saria eman zioten bere ibilbideagatik Malagako Zinema Jaialdian. Harrezkero film gehiago ere grabatu ditu, esaterako hauek: Fernando Colomoren Al sur de granada (2003); Antonio Hernándezen Los Borgia (2006); Giusseppe Tornatoreren La desconocida (2006); Paolo Taviani eta Vittorio Tavianiren El destino de Nunik; Christian Molinaren Diario de una ninfómana (2008); Pedro Almodóvarren Los abrazos rotos (2009); Giusseppe Tornatoreren Baaria (2009) berriro Italian; Paco Cabezas zuzendari eta gidoilariaren Carne de neón (2010); Emilio Estévezen The way (2010); lmanol Uriberen Miel de naranjas (2011); Francesco Endersonen Amaro amore (2011); eta Pablo Berger-en Blancanieves (2012). Azken horri esker bigarren mailako aktore onenaren izendapena jaso zuen Goya Sarietan eta Zinemako Idazleen Zirkuluak ematen dituen sarietan.

Ehunka pelikulatan lan egiteaz gain, antzerki obra ugari egin ditu, hala nola Troya, siglo XXI (Jorge Márquez), El graduado (Andrés Lima) eta La dama del mar (Bob Wilson).

Estatuko telebista kateetako telesail ugaritan ere lan egin du, esaterako hauetan: Cuentos y leyendas: la rubia y el canario (Josefina Molina, 1975) eta La bella Otero (1983), Hemingway, fiesta y muerte (José María Sánchez, 1988) Hermanas (1998), Sandino (Miguel Litin, 1994), La mujer del presidente (1999) eta Gran reserva (2010- 2013). Nazioarteko telesailetan ere parte hartu du: Quo vadis (1985), Garibaldi (1987), Fantaguiró (1991), La famiglia Ricordi (1995), Vite blindate (1998), Maria, madre de Jesus (2000), Imperium: Neron (2004), Chiara e Francesco (2007), Io non dimentico (2008), L’onore e il rispetto 2 (2009), Caterina e le sue figlie 3 (2010), Sangue caldo (2011), Viso d’angelo (2011), Ana Karenina (2012), Le baiser sous la cloche (1998), Les démoniaques (1991) eta La commune (2006), azken hiru horiek Frantzian. Duela gutxi, Mexikon jardun du lanean Canal Once katearentzat, non oraindik estreinatzeko dagoen crónica de castas (2013) telesaila grabatu baitu Daniel Giménez Cachoren esanetara.

Ángela Molinak Zinema Akademiaren Urrezko Domina jaso zuen 2013an.