Euskal Museoan, Alberto Irigoyenek euskaldunek Kubara egindako emigrazioari buruz idatzitako liburua aurkeztuko da.
Alberto Irigoyen euskal ikertzaile uruguaiarra Euskadin dago euskaldunek Kubara egindako emigrazioari buruz idatzi duen liburua aurkezteko. “La Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia y otras entidades Vasco-Cubanas” du izenburua liburuak. Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunikatearentzako Zuzendaritzaren eskutik izango da aurkezpena emigrazioarekin zerikusi gehien izan duten hiru euskal hiriburuetan – Bilbon, Donostian, eta Baionan, alegia – ekainaren 9an, 10ean eta 12an, hurrenez hurren.
Liburua Urazandi bildumakoa da – Eusko Jaurlaritzak argitaratzen du bilduma hori – eta berebiziko interesa izan arren oso gutxi aztertu den gai bati ekin dio Alberto Irigoyenek liburu horretan: Kubako euskaldunen historia.
XIX. mendearen erditik XX. mendearen hasierara arte izan ziren emigrazio fluxu handienak Euskadiren Hegoalde zein Iparraldetik Amerikara. Tarte horretan euskal emigranteen helmuga nagusiak hauexek izan ziren hurrenkera honetan: Argentina, Uruguai eta Kuba.
Alberto Irigoyenen liburuak hutsune hori bete du. Izan ere, idazleak azalduko digunez, XIX. mendearen hasieran ekonomia, politika eta gizarte eraldaketa garrantzitsuak izan ziren eta, horien ondorioz, munduko kolonia aberats eta desiratuenetakoa bihurtu zen irla. Kubako independentziarekin eta horren ondoko iraultzarekin aldaketa zirraragarriak izan ziren.
Liburuaren aurkezpenaren ekitaldia:
Eguna: 2014/06/9 (astelehena)
Tokia: Bilboko Euskal Museoa. Plaza Unamuno, 4. Metro Casco Viejo (Unamuno helmuga)
Ordua: 19:00
Sarrea dohan. Leku mugatua.