Berriak

"Jolastuz Kantatuz Jolastuz" hitzaldia. Itsaso Arrieta. Labayru Ikastegia

Jarduerak "Aisiaren Aurkikuntza" erakusketaren inguruan


Ekainaren 12an, osteguna, "Jolastuz Kantatuz Jolastuz" hitzaldia izango da Euskal Museoan Itsaso Arrieta Labayru Ikastegiko kantu irakaslearen eskutik. 19:30 h. Euskaraz.

Kantuz sortu da Itsaso Arrieta, eta kantuz bizi da. Kantuz eta kantuaz; izan ere, afizioa ofizio baitu Lezaman bizi den mahatsorriak. Labayrun egiten du lan, heldu eta umeen kantuak erakutsiz. Ehunka kantu ditu buruan grabaturik, txikitatik jaso duen altxorra du garunean gorderik. Ondare hori zabaltzea da bere ardura.

Komunikatzeko moduak dira haurrarentzat jolasa eta kantua, eta bien uztartzetik sortzen dira kantu-jolasak. Jaiotzatik bizi dira gurekin eta horiek gure mundu sinbolikoa osatzen, hizkuntzara hurbiltzen eta, azken baten, garatzen lagunduko digute.

Informazioa: 944 155 423 / press@euskal-museoa.org / www.euskal-museoa.org

SARRERA DOHAN. LEKU MUGATUA


"Asiaren Aurkikuntza" erakusketaren jarduerak