Berriak

"El Mayorazgo de Basterretxe" (1928) film luzearen proiekzioa

Jarduerak "Aisiaren Aurkikuntza" erakusketaren inguruan


Garaiko Euskal Herriko ohitura tradizionalak primeran islatzen dituen oso pelikula interesgarria da, eta lehen aldiz aurkeztuko da Bilbon soinudun bertsioan.

Era berean, nabarmendu nahi dugu filmean agertzen diren jantziak egiteko Euskal Museoan ikusgai zeuden garaiko jantziak hartu zirela eredu. Horretarako, orduan museoaren zuzendari zen Jesús Larrearen lankidetza izan zuten.

Maiatzaren 29an (osteguna), arratsaldeko 19:30etan, gurekin bat egiteko gonbit egiten dizuegu.


"Aisiaren Aurkikuntza" erakusketaren inguruan jarduera gehiago