Berriak

“Bilbao Ocio y Recreo (1880-1920)” zikloaren bigarren hitzaldian bertaratutakoen kopuruak gora egin du

Hizlariak, Alberto López Echevarrietak, bere gogo biziak gidatuta, auditorioa “harrapatzea” lortu zuen, orain dela mende bateko Bilboko zinema-aretoei, zirkuei eta txakolinei buruzko istorioekin


Bilboko hiru zirku egonkorrei buruz eta horien inguruan bizi zen antzezlari-taldeei buruz hitz egin zigun: denetarik irensten zuten sable-irenslea edo ostruka-gizona; hanka bakarra zuten eta salto izugarriak egiten zituzten clown bikotea... Baina datu latzagoak ere eman zizkigun, adibidez, Zabalguneko zinema-aretoan 1912ko azaroaren 24an gertatutako ezbeharra; bertan, 44 ume hil ziren, ¿Quién robó el millón? film mutua ikusten ari zirela, argitu gabeko arrazoiengatik, tragedia jazo zenean.

Gauza horiek guztiak eta beste hainbat ere kontatu zizkien atzo Alberto López Echevarrietak entzule izateko aukera izan zutenei.

Eskerrik asko guztioi, etortzeagatik.