Museoen Nazioarteko Egunaren 37. edizioan 500 bisitari inguru izan dira.
Neska-mutikoekin etorritako familiek egun berezi horretarako antolatutako tailer autogidatuan parte hartu zuten, eta oso ondo pasatu zuten. Helduek aukera izan zuten balearen ehizaren munduan lehen urratsak emateko, bisita gidatu programatuekin, hala euskaraz nola gaztelaniaz. Oso emaitza positiboa izan zen, balorazio-inkestetan jasota geratu zenaren arabera. Eskerrik asko guztioi, efemeride hau gurekin ospatzeagatik eta gure museora etortzeagatik.