Jende ugari museoan aurkeztutako Kafe-solasaldien gaineko hitzaldian.
Pipertsua, dibertigarria eta datu historiko interesgarri ugarikoa; horrelakoa izan zen maiatzak 15ean Carlos Bacigalupe bilbotar kazetari eta idazleak eskainitako Kafe-solasaldiei buruzko hitzaldia. Hitzaldia Bilboko Euskal Museoan izan zen, eta jende ugari bertaratu zen, gogotsu.
Kafe-solasaldiei buruzko hitzaldia: historia eta anekdotak “Bilbao, Ocio y Recreo 1880/1920” hitzaldi eta proiekzioen zikloko parte da; hitzaldi eta proiekzioak Euskal Museoan izaten dira, eta une honetan gure museoan ikusgai dagoen “Aisialdiaren aurkikuntza” aldi baterako erakusketaren ingurukoak dira.