Berriak

Maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna 2014: “Museoak: Bildumek loturak sortzen dituzte”

Maiatzak 18aren inguruan eta 1977 urtetik,  Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta aurtengo gaia “Museoak: Bildumek loturak sortzen dituzte” da. Testuinguru honetan Euskal Museoak sarreran dohan, bisita gidatuak eta tailer familiarrak  eskaintzen ditu egun hau ospatzeko.

 


Deskargatu: Bizkaiko Museoen Egitaraua

Deskargatu: Bilboko Euskal Museoaren Egitaraua


Maitzak 17 Zapatua eta 18 Domeka

-Museora sarrera dohan + Oparia.

-“Itsasoak Daroana” familia tailer autogidatua material didactikoarekin laguntza gisa.

“Bildumek konexioak sortzen dituzte” da 2014ko Museoen Nazioarteko Egunaren leloa. Bilboko lau museok, Arkeologi Museoak, Berreginen Museoak, Eleiz Museoak eta guk geuk, bat egin dugu joko bat antolatzeko; parte-hartzaileek joera nagusiari jarraitu baino ez dute egin beharko.

Lau museoak elkarrekin ontziratu gara “Itsasoak daroana” jokoan batera nabigatzeko. Museo batetik bestera ibili beharko dugu orain dela 500 urte hondoratutako itsasontzi bat bilatzeko, Greziako estatua baten eta kirol marka ezagun baten arteko lotura deskubritzeko, baleak nola ehizatzen ziren eta horietatik zein produktu eskuratzen ziren jakiteko, baita hona heldu arte distantzia handiak egin dituzten objektu baliotsuak ikusteko ere.

 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiei zuzendutako jarduera.

 

Maiatzak 18, Domeka

-Helduentzako bisita gidatuak dohan: "Itsasoa eta Balearen-ehiza"

11 h Euskeraz eta 12h Gaztelaniaz.

 

Informazioa eta Erreserbak: 944 155 423