Berriak

Solasean Oihal Sarean

Hogei haurrek hartu zuten parte Bilboko Berreginen Museoarekin eta Arkeologi Museoarekin lankidetzan antolatutako “Oihal sarea” 2014ko Paskoa tailer familiarrean. Haurrak harritu egin ziren deskubritzean lihoa bezalako landare bat jantziak egiteko oihal bihurtzen zela, eta, era berean, oso ondo pasatu zuten, esploratzaileen gisa ibiliz eta mapa baten bitartez, museoen kokapena bilatuz. Eskerrik asko parte hartzeagatik, eta gogoan izan ekainean jarduera gehiago izango direla!