Berriak

Euskal Museoak eta Bilboko Berreginen Museoak bat egin dute Museoen Nazioarteko Egunarekin

 

Aurtengo leloa "Museoa, iraunkortasuna eta ongizatea" da; ingurumenak, osasunak eta ongizateak eguneroko bizitzan daukaten garrantzian oinarritzen da, bai eta museoek, kultur instituzioak diren aldetik, arlo horietan nola lagundu dezaketen ere

 

Euskal Museoak bideo bat argitaratuz parte hartuko du, bildumako pieza baten azalpenaren bitartez, eta eguneroko objektuen birziklapenaz hitz egingo du

 

Berreginen Museoak, berriz, Bilboko babesleku klimatikoen sarea azalduko du, bera sare horren parte baita

 


 

Museoen Nazioarteko Egunak, 2023an, "Museoa, iraunkortasuna eta ongizatea" leloa izango du. Euskal Museoak eta Bilboko Berreginen Museoak bat egingo dute zenbait ekimenen bitartez. Ingurumenean, osasunean eta eguneroko ongizatean oinarrituko da, eta museoek, kultur institutu diren aldetik, nola lagundu dezaketen arlo horietan.

Museoak giltzarria izan daitezke iraunkortasuna eta ongizatea sustatzeko, nola eta ingurumen arloko erantzukizuna, osasuna eta bisitarien eta langileen ongizatea sustatzen dituzten ekimenen bitartez.

Kausa bikain horri laguntzeko, Euskal Museoak eta Bilboko Berreginen Museoak (Bilbao Bizkaia Museoak) online jardueren programa berezi bat prestatu dute.

 

 

Lehenengo proposamena, Euskal Museoak prestatua, bideo formatuan gauzatuko da. Gaur egun, Bizkaiko instituzioa itxita dago publikoari, goitik behera birmoldatzen ari direlako, baina, hala ere, nazioarteko egunean parte hartuko du plataforma digitalez baliatuta. Asmoa da aurtengo proiektuan proposatutako 15. helburutik abiatzea: munduan osasuna eta ongizatea zabaltzea, bizimodu osasuntsua bermatzea eta ongizatea sustatzea adin orotan, batik bat osasun mentalaren eta bakardade sozialaren arloan.

Euskal Museoko bilduma-teknikari batek museoak duen bilduma zabaleko zeramika bat erakutsiko dio publikoari. Garai batean egunero erabiltzen ziren horrelako piezak, eta berrerabili eta birziklatu egiten ziren. Ideia da ohitura hori gaurko egunera ekartzea, eta konturatzea inguratzen gaituzten objektuetako askok erabilera bat baino gehiago izan ditzaketela bota aurretik. Hala izan da historia osoan eta horrela izaten jarraitu behar luke.

Bigarren proposamena ere, Bilboko Berreginen Museoak aurkeztuko duena, formatu digitalean gauzatuko da. Beharbada, datu hau ez dute ezagutuko Bizkaiko instituzio hori bisitatzen duten guztiek, baina museoa Bilboko babesleku klimatikoen sarean sartuta dago. Sare horretan egoteko, eraikinek baldintza jakin batzuk bete behar dituzte. Ezaugarri jakin batzuk, bero handiko egunetan abaroan egoteko leku aproposa bihurtzen dutenak.

Bideoak balioko du xehetasun horiek guztiak kontatu eta Berreginen Museoaren alderdi berezi hori ezagutarazteko. Espazioaren bestelako erabilera bat, aurtengo nazioarteko egunaren leloari argi erantzuten diona: museoak, iraunkortasuna eta ongizatea.

Bideoak lotura hauetan ikusi ahalko dira:

Euskal Museoa: Euskal Museoa. Nola berrerabiltzen ziren objektuak lehen? / ¿Cómo se reutilizaban los objetos antes? - YouTube

Berreginen Museoa: Berreginen Museoa: Museoaren beste erabilera / El otro uso del Museo - YouTube

Munduko museo guztientzat berezi-berezia den egun bat ospatzeko beste era bat.