Berriak

Bisita gidatua Euskal Museoaren biltegira, Museoaren Lagunentzat

 

Bizkaiko erakundearen bilduma osoa gordetzeko erabiltzen den punta-puntako gune berria bertatik bertara ezagutzeko balioko du

Jarduera otsailaren 24an eta martxoaren 6an egingo da

Museoaren Lagunentzako ekimen esklusiboa da

Parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez izena ematea, 94 415 54 23 zenbakian

 


 

Euskal Museoak bisita berezia antolatu du bere kanpo-biltegira, Museoaren Lagunentzat. Gunearen azalera 1.150 m2-koa da, eta ingurumen-parametroen kontrola, ehungintzarako eta obra grafikorako konpaktu gurpildunak, neurgailu elektronikoak eta sistema hidrofugoa duen gela bat ditu. Orain dela gutxi estreinatu den gordailuan erabilitako gailu teknologikoari esker, bilduma lekualdatzeko prozesua jatorritik helmugaraino kontrola daiteke QR kodeen bidez, trazabilitatea hautsi gabe. Punta-puntako gunea da, non Bizkaiko erakundearen bilduma osoa gordetzen den. Orain, Museoaren Lagunek modu esklusiboan ezagutu ahal izango dute.

Erakundeko Hezkuntza taldea arduratuko da eremu horretan zehar ibilbide bat egiteaz, instalazioen xehetasunak azalduz eta bertan kontu handiz kontserbatzen diren piezak erakutsiz.

Parte hartu nahi duten guztiek bi egunen artean aukeratu ahal izango dute. Lehenengoa, otsailaren 24a, ostirala, 12:30ean. Bigarrena, martxoaren 6a, astelehena, 16:00etan. Bi kasuetan, hitzorduaren topagunea San Nikolaseko autobus-geltokia izango da, Bilbon. Taldea Zamudiora joango da, bertan baitago biltegia, Museoak jarriko duen autobus batean.

Bisita doakoa da, eta, parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da 94 415 54 23 telefono-zenbakian. Talde bakoitzean 10 pertsona egongo dira gehienez. Leku falta dela-eta norbaitek ezin badu jardueran parte hartu, Museoak itxaron-zerrenda bat sortuko du etorkizuneko bisitetarako.

Bide batez, Bilbao Bizkaia Museoen (Euskal Museoa eta Bilboko Berreginen Museoa) programazioaren 2023ko lehen hiruhilekorako zenbait jarduera iragarriko ditugu lerro hauen bitartez. Kulturarekin eta artearekin lotutako ekitaldiz beteriko agenda, galdu ezin duzuna.