Berriak

Ondarearen Europako XXII. Jardunaldiek Bizkaian Ondare Iraunkorra jorratuko dute 140 kultur proposamenen bidez

 

EUSKAL MUSEOA. Jarduera: BELAUNALDIARTEKOA

 

 


 

Ondarea loratuz, gozatu! Patrimonio Sostenible lelopean urrian guztira 227 ekitaldi egingo dira lurraldeko 61 udalerritan banatuta. Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatutako jardunaldi hauetan ehun erakunde baino gehiagok hartzen dute parte: udalak, museoak, turismo bulegoak, natura interpretatzeko zentroak, kultura eta auzo elkarteak, tokiko edo eskualdeko garapen agentziak, hezkuntza-erakundeak eta baita partikularrak ere. Programazio osoa jardueren katalogo batean jasotzen da; jarduera gehienak doakoak dira eta bilaketa azkarra egiteko egutegi/gida eskaintzen da. Gainera, www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean agenda argitaratu eta erreserba online egiteko aukera emango da.

Lorea Bilbao Ibarrak, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Ondarearen Europako Jardunaldien hogeita bigarren edizioaren egitarauaren berri eman du Itsasmuseumen egin den ekitaldian; berarekin batera parte hartzen duten erakundeen ordezkaritza izan da.

Ondarea loratuz, gozatu! Patrimonio Sostenible da  Ondarearen Europako Jardunaldien 22. edizioaren gaia. Gai  hau bat dator gaur egungo testuinguruan eta egoeran, ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-erronka garrantzitsuei aurre egiteko  garai honetan, gure kultura-ondare aberatsa eta askotarikoa balioan jartzeko, babesteko eta zaintzeko Europako Kontseiluak iragarritakoarekin.

Urria ekitaldiz gainezka egongo da. Guztira 227 ekitaldik, 140 proposamen kulturalekin,  osatuko dute hilabete horretako agenda: bisitak, ibilaldiak eta ibilbide gidatuak, oinez edo bizikletaz; tailerrak familia osoarentzat, hitzaldiak eta solasaldiak, topaketak eta zuzeneko testigantzak, gastro-tailerrak, erakusketak, kontzertu eta topaketa musikalizatuak, ikus-entzunezko proiekzioak, bideo forumak, lehiaketak eta jarduera interaktiboak,… bertaratutakoei natura- eta kultura-ondarea modu parte-hartzaile eta iraunkorrean hurbiltzeko.

Lorea Bilbao Ibarrak gogorarazi duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak 22 urtez antolatu ditu Ondarearen Europako Jardunaldiak, eta edizio bakoitzean ehun gizarte- eta kultura-eragile baino gehiago bildu ditu kanpainaren inguruan. Ospakizuna urrira mugatzen bada ere, prestaketak hainbat hilabetetako topaketetan eta sareko lanean egiten dira, gai berri batean sakontzeko eta, horrela, jarduera-programari koherentzia emateko. Aurten 61 udalerrik hartuko dute parte kanpainan eta, kasu honetan  iraunkortasunaren ikuspegitik, interesa duen jendea ondarea ezagutzera hurbilduko dute.

Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak nabarmendu duenez, "edizio guztietan landutako koherentzia tematikoa eta kultura- eta gizarte-eragileek kanpainetan izan duten konpromisoa eta inplikazioa izan dira Ondarearen Europako Jardunaldiak Bizkaian ekimenaren arrakastaren gakoetako bi, programa Europako kudeaketa-ereduaren erreferente bihurtu dutenak". Lorea Bilbao Ibarrak, era berean, honakoa adierazi du: "iraunkortasuna da aurten ere erakunde antolatzaileek interesez onartu eta jaso duten programaren ardatz nagusia, eta proposamenak 2030 Agendaren helburuetara egokituz jokatu da, garapenaren hiru dimentsioak jorratzen dituen ekintza-plana: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa, Garapen Jasangarrirako 17 Helbururen bidez. Kanpaina berriak, ezaugarri komun batekin, jarduera sorta zabala erakutsiko du berriro ere: kulturak eta historiaren eta ondarearen ezagutzak giza garapenean duten garrantzia, tokikotik abiatuta gauzak egiteko modu tradizionalak, aliantzak eta komunitatea indartzeko sareko lana, berrikuntzaren, sormenaren eta pentsamendu kritikoaren balioa; guztiak ere ingurumen, ekonomia eta gizarte arazoei irtenbidea emateko beharrezko elementuak". Bilbao Ibarrak gaineratu duenez "gaur aurkezten den programa, azken batean,  eredu inspiratzailea da, ondarean iraunkortasunaren erronkari nola heldu erakusten duena. Baina, batez ere, hurbiletik eta tokian tokikotik begiratuta tradizioa, ikerketa eta berrikuntza uztartzen dituen lana da".

 

EUSKAL MUSEOA

Jarduera: Bisita gidatua BELAUNALDIARTEKOA

Hainbat eta hainbat aldiz entzun ditugu, familiarekin paseatzen ari garela, honelako galderak: Ba al zenekien toki honetan plaka bat dagoela 1983ko uholdeetan ura noraino iritsi zen markatzeko? Ba al zenekien etxe honetan “Pichichi” jaio zela? “Belaunaldiartekoa” delakoak ezagutza kolektibo guzti hori aprobetxatu nahi du batasun familiar eta sozialaren memoria eta lotura gisa. Gure buruak ezagutzea, ingurukoak ezagutzea eta gure ingurua ezagutzea baitira gure etorkizuna eraikitzeko modurik onena.
 
 
Informazioa
 
Euskara eta gaztelania 
 
Euskal Museoaren sarrera (Unamuno plaza)
 
Urriaren 19an eta 26an,18:00etan 
 
Antolatzaile: Euskal Museoa
 
 
Leku-kopuru mugatua