Euskal Museoa: Marka berria
Euskal Museoaren museografia berria aurkezteko ekitaldian, erakundeak bere irudi berria aurkeztu du.
Horri dagokionez, esan behar da Euskal Museoaren beraren nortasunaren eta Plan Museologikoan proposatutako ARETZ BIZIA kontzeptu-metaforaren irudikapenaren funtsezko hiru zutabetan oinarritzen dela:
- Klaustroa, Museoaren iragana eta oraina ordezkatuz.
- Atari berria, etorkizunaren erakusgarri, Museoak berak bere buruaz eman nahi duen irudiarena.
- Jasogailua, haritza bezala, etengabe hazten eta mugitzen ari dena.
Marka berriaren irudikapen grafikoaren isotipo edo zati sinboliko edo ikonikoak “Euskal”-en “E”-a eta “Museoa”-ren “M”-a ekar diezazkiguke gogora, eta horrek Euskal Museoa identifikatzen laguntzen du.
Logotipo moldakor eta dinamikoa, forma garbi eta ongi zehaztuak dituena, modernitate-dosi handia duena, eta denboraz kanpokoa.
Bideoa: https://youtu.be/Xd_5uEmSTME