Euskal Museoaren argazki funtsa Loraldia jaialdiaren protagonista
Loraldia Festibalak lehenengo euskal argazkilaria gogora ekarriko du
Mira Hadi teatro lanaren bitartez
● Mira Hadi. Eulalia Abaitua, andre-begietan obran Eulalia Abaitua, lehendabiziko
euskal emakume argazkilaria, izango da protagonista.
● Aurreko edizioetan Anton Abbadia, Elkano edota Iparragirrerekin egin den bezala,
euskal kulturaren pertsonai erreferente bati merezi duen errekonozimendua
eskaintzea eta balorean jartzea da Mira Hadi ikuskariaren helburua.
● Loraldia Kultur Elkartearen produkzio propioa da hau, eta lau osagai nagusiz osatuta
dago: Abaituaren argazkiak, teatro-kontaketa, musika eta arte bisualak.
Loraldia Festibala gaurko euskal kulturaren erakusleiho eta bozgorailua da, baina aitzindari eta erreferenteei merezi duten errespetua erakustea inportantea da. Horregatik Loraldia Kultur Elkarteak Mira Hadi. Eulalia Abaitua, andre-begietan teatro lana produkzioa sortu du, Eulalia Abaitua argazkilariari merezi duen errekonozimendua eta omenaldia eskaintzeko. Martxoaren 15ean izango da, 19:30ean, eta Arriaga Antzokia izango da omenaldi honetaz gozatzeko tokia.
Ikuskizun honek haren bizitza puskak kontatuko du begirada garaikide baten bitartez. Gure memoria bisualaren artisau ezinbestekoa izan baitzen.
Eulalia Abaitua, argazkilaritzan aitzindaria
Eulalia Abaitua 1853. urtean jaio zen, Bilbon. Nerabea zela Liverpoolera joan zen, eta bertan argazkilaritzaren mundua deskubritu zuen. Ingalaterran ikasi zuena Euskal Herrira ekarri zuen, eta euskal ohitura eta festak betikotu zituen bere irudietan.
Horrela bihurtu zen Euskal Herriko lehendabiziko argazkilaria.
Bere lanetan herri xehea eta eguneroko bizitza jarri zituen kamararen beste aldean, batez ere emakumeak. Oraindik nahiko ezezaguna den Eulalia Abaitua argazkilaritza antropologikoaren ordezkari bikaina izan zen.
Ikus-entzunezkoak, teatroa eta musika
Ikuskari honen protagonista Eulalia Abaitua da dudarik gabe, baina hiru emakume izango dira omenaldi hau aurrera eramango duten arduradunak. Patxo Telleriak idatzi du gidoia. Obra honen zuzendaria Getari Etxegarai da, eta beste bi emakumeren laguntzarekin proiektua aurrera eraman du. Teatro kontaketaz Ane Pikaza arduratuko da, argazkilariaren bizitza eta memoria osatuz. Maite Larburuk, musikaren bitartez, histori miresgarri honek merezi duen giroa prestatu du. Soinu-banda berak sortu du eta zuzenean joko du.
Ekinaldiaren ikus-entzunezko arloari dagokionez, Eulaliaren argazkien bildumaren parte bat ezagutzeko aukera egongo da, betiere gaurko ikus-estetikara moldatuta. Arte bisual hauek Alphax estudio bilbotarrak sortu ditu.
Atal artistikoa osatuz beste bi arlo nabarmen daude lan honetan: argiztapenaren diseinua Arantza Floresen ardura izan da. Eta jantziak Betitxe Saituak egin ditu.
Bestalde, Eulalia Abaituaren irudi-funtsa Bilboko Euskal Museoak kudeatzen duela azpimarratu behar da. Museo honek Loraldia Kultur Elkarteari utzi dio ikuskizunean agertzen diren irudien erabilera.
Loraldia Kultur Elkartearen produkzioa
Loraldia Kultur Elkarteak Festibalaren edizio guztietan euskal kulturaren erreferente baten irudia hartu eta gaurko begiradaz interpretatuz produkzio propio bat sortu izan du. Produkzio hauen helburuak dira industria sustatzea, euskal erreferenteak gaurko garaietara ekarri eta balorean jartzea eta diziplina ezberdinak uztartzen dituzten lanak sortzea. Horrela sortu zituen, besteak beste, Anton Abbadia. Dublinetik Hendaiara; Mundu bira. Elkano, Primus; edota Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari.
Ekoizpen hauek Euskal Herrian zehar biran ibiltzeko asmoarekin sortuak dira eta horregatik obra txiki eta jasangarriak izaten dira.
Mira Hadi. Eulalia Abaitua, andre-begietan lanak elkartearen beste helburuetariko bati eutsi dio, emakumeen irudia nabarmentzearena.
Parte hartzaileak
Patxo Telleria
Sortzaile bilbotarra, pedagogoa eta filologoa formakuntzaz eta aktore, dramaturgo-gidoigile eta zuzendaria ogibidez.
Maskarada taldean egin zituen bere lehenengo dramaturgia lanak 1990ko hamarkadan.
“Ez Dok Hiru” konpainiarako, Mikel Martinezekin batera, antzezteko lan asko sortu ditu 2002tik aurrera. Horietako asko sarituak izan direnak: Kontenedore Baten Istorioak , Euskera Sencilloaren Manifiestoa (2002) (Max Saria euskerazko testurik onenari), Larruaizetara (2005) , Euskarazetamol (2009), Lingua Nabajorum (2011), (Max Saria euskerazko testurik onenari eta Donostia Saria) eta Desentxufatuak (2013). “Tartean” konpainiarako, Sonata en un segundo y pico (2003), Enfarmados- L.K.M. (Max saria euskerazko testurik onenari, Jokin Oregirekin batera idatzia) (2008), Pankreas-Páncreas (2013) (Ercilla Saria Estatuko antzezlan onenari) , Zergatik Jamil? – ¿Por qué Jamil? (2015) eta Ez Dok Hiru (2017).
Hortaz gain beste konpainientzako ere lan egin du: Tanttaka eta Albena Teatro, Arriaga
Antzokia, …
Telebistarako gidoigile eta “script-editor” izan da urtetan: Bi eta Bat, Jaun da Jabe, Maité, Ertzainak, Goenkale, Irrikitan, Martin, Mi querido Klikowski, Mugaldekoak, …
Zinean berriz, 2008 urtean (Aitor Mazorekin) bere lehenengo luzemetraia idatzi eta zuzendu zuen, La máquina de pintar nubes (2009).
Geroago Bypass (2011) etorri zen, bere gidoiarekin eta Aitor Mazorekin batera zuzendua. Azkenik, Igelak (2016), berak zuzendua. Operación Concha (2017) eta Soinujolearen Semea (2018) luzemetraien gidoia idatzi ditu.
Getari Etxegarai
Gasteizen jaioa, Donostian hazia eta egun Bilbon bizi den euskal aktore eta zuzendaria.
Antzerkigintzan ibilbide luzea du, antzezle zein zuzendari lanetan aritu da eta antzerki irakaslea ere bada.
Lan hauetan parte hartu du, besteak beste: Sinvergüenzas /Lotsagabe (Vaivén producciones), Nacidos culpables/ Errudun jaioak (Tanttaka teatroa), Historias terraterrestres (Tentazioa), Ritos ( F.T.I Fabrica de teatro imaginarioa); eta berrienak Erlauntza (Vaiven producciones), Erbeste (Pabellon6), Simplicissimus (Tartean teatroa), Fadoak entzuten zituen gizona (Xake produkzioak), El baile de las moscas (La cuerda teatro)
Telebistan ere hainbat telesailetan parte hartu du, ETBn batez ere, baina beste kate batzuetan baita ere: Ez gaude konforme, Linea lizuna, Kuxkuxeroak, Los serrano, La hora wiki, Mi querido Klikowsky, Euskolegas Goenkale, Barre librea…
Eta zinemagintzan bi filmatan agertu da: Mugaldekoak eta Erlauntza/Enjambre.
Ane Pikaza
Beti pentsatu izan dut pertsona bat baino gehiago izan, eta bizitza bat baino gehiago bizi nahi ditudala.
Agian horregatik erabaki zuen maite duen guztia egitea. Arte Ederrak eta Antzerkia ikasi zituen, eta denboran oreka berezi batean elkarbizitzen jakin du betiko desio horrek. Oraindik ere bere formazioarekin jarraitzen du, bi mundu uztartuz; batzuetan elkarrengandik oso gertu daudenak, beste batzuetan elkarri urrunetik begiratzen diotenak eta askotan bidea eskutik helduta egiten dutenak.
Bere lanen artean, Amour (Marie de Jongh), La noche árabe (Hika eta kabia teatroa), Los ríos de Alice (Art concept, portada de disco DELIRIUM studios), Itzala (KABIA antzerki-ikerketarako laborategia), …
Hamaika arte erakusketetan parte hartu izan du baita ere.
Maite Larburu
Musikari polifazetiko hernaniarra da.
Biolina musika klasikoaren ildotik ikasi ondoren, antzinako musika edo mugimendu historizistan espezializatu zen Amsterdameko Kontserbatorioan "Nicanor Zabaleta" sariaren laguntzaz. Ondorioz, arlo horretako Europa erdikaldeko talde esanguratsuenekin egin du lan azken 15 urteetan zehar. Horien artean: Amsterdam Baroque Orchestra, B’rock, Anima Eterna Brugge, Holland Baroque, Ricercar Consort, Les Timbres, Capriccio Stravagante, Solamente Naturali, Vox Luminis… etabar.
Hala ere, biolina ez da Maiteren kreatibitate lanabes bakarra: musika tresna desberdinen eta hots-hitz-armonien tarteak arakatzea maite duenez, hiru diska plazaratu ditu kantugile moduan: hoietako bi Neighbor bikotearen izenpean (Josh Cheatham-ekin) eta egun bakarkakoak sortu ditu: Hezurren Azpian (2020); lan honek 2020ko Musika bulegoa saria jaso zuen album onenaren sailean eta 2020ko musika independientearen Premios MIN sarien finalista izan zen, euskarazko album onenaren sailean.
Aurten laugarren diskoa aurkeztu du, Krak.
Euskadi Irratiko Arratsean saioan kolaboratu izan du eta baita Berria egunkarian ere.
Bere azken proiektuen artean AMUA antzezlana dago; Axut! antzerki konpainiarekin elkarlanean sortua. Antzezlan honetarako musika sortu eta interpretatzeaz gain, Larburu oholtza gainean dabil aktoresa lanetan, Ximun eta Manex Fuchs-en alboan.
2002-2018 urteen artean Amsterdamen bizi izan zen. Ordutik, Hernanin bizi da.
XXI. mendeko Trobairitz haietako bat dela irudikatzea maite du, batzuetan.
Alphax Studio
Arte bisualetan eskarmentu handiko Bilboko sortzailea.
Estudio honetan honako lan hauek burutzen dituzte, besteak beste: diseinua, Irudi korporatiboa, denda birtualak, marketing on line, bideokipak, telebistako spotak, bideo instalazioak, bideo ·D, VJ...