Euskal Museoak gastronomiaren inguruko haurrentzako tailer bat antolatu du Aste Santuan
“Ortutik” apirilaren 8an izango da (osteguna), hiru txandatan: 10:30ean, 11:30ean eta 12:30ean (12 neska-mutiko txanda bakoitzeko).
Tailerrak baratzeko janaria izango du ardatz, eta 6 eta 12 urte arteko umeentzat pentsatua dago.
Bizkaiko erakundeak COVID-19ari aurre egiteko beharrezko osasun-neurri guztiak ziurtatuko ditu, ekintza behar bezala garatu dadin.
Jarduera honetan parte hartzeko, sarrera erosi beharko da Museoaren web-orrian. Ume bakoitzak 2€ ordainduko du.
Bilboko Euskal Museoak Aste Santuko haurrentzako tailer ezaguna berreskuratuko du. Hitzordua apirilaren 8an izango da (osteguna), hiru txandatan: 10:30ean, 11:30ean eta 12:30ean. Jarduera euskaraz eskainiko da, eta gastronomian interesa duten 6 eta 12 urte arteko umeentzat pentsatua dago. “Ortutik” izeneko tailerra bi espaziotan banatuta egongo da: bakoitzean 6 parte-hartzaile egongo dira, eta haur guztiek bisitatuko dituzte bi espazioak. Lehenengoan, parte-hartzaileei aukera emango zaie edozein supermerkatutan aurki daitezkeen baratzeko hainbat produktu ezagutzeko.
Bigarrenean, proposamena izango da etxean erabiltzen ditugun usain tradizionalak (eta modernoagoak) ezagutzea.
Bukatzeko, parte-hartzaile bakoitzari belar usaintsu batez osatutako plantazio kit bat emango zaio, familiartean jarduerarekin jarrai dezan, etxean.
Jardueran COVID-19aren kontrako beharrezko osasun-neurri guztiak zainduko dira. Horrela, parte-hartzaileen arteko segurtasun-distantzia gordeko da, eskuak eta materialak desinfektatuko dira, maskara derrigor erabili beharko da, etab.
Haurrak heldurik gabe sartuko dira tailerrera, horrela ziurtatuko baita pandemiari aurre egiteko ezarritako edukiera araudia. Jarduerak 45 minutu iraungo du, eta, bukatu ondoren, haur bakoitzaren arduradunak Museoko sarreran itxarongo du taldea irten arte.
Sarrerak 2 euroko prezioa du ume bakoitzeko. Helduak, nahi izanez gero, Euskal Museoa bisitatzeko aukera ere izango du (klaustroa izan ezik, hortxe egingo baita haurrentzako jarduera). Txartel horietako bat erosteko, erakundearen web-orriaren bidez egin beharko da. Heldu bakoitzak gehienez haurrentzako 2 sarrera bakarrik erosi ahalko ditu (helduak ez du sarrerarik beharko; hortaz, haurrarentzako sarrera bakarrik erosi beharko du).
Jarduera honen bidez, Euskal Museoak berriro gogorarazi nahi du kultura segurua dela, eta haurrei jarduera bat eskaini nahi die gure ohituretara hurbiltzeko; oraingoan, gastronomiarekin lotuta.
Aste Santua Bilbon ospatzeko familia-plana, inguru paregabean.