Berriak

Euskal Museoak Loraldiaren "Ohialezko teilatuak" ikuskizuna hartuko du

 

Martxoaren 21ean, igandea

 

OIHALEZKO TEILATUAK

GARAZI ETXABURU, JOSE PABLO ARRIAGA

 

 


 

11:30 / 12:45

(Danza garaikidea + eskultura) / 35 min

SARRERA: 8€ (Lorazainak 5€)

Klaustroan

 

Konfinamenduari buruz egindako eskulturek, bizitza hartuko dute dantzaren

bitartez. Alde batetik, Garazi Etxabururen dantza garaikidea, bestetik, Jose

Pablo Arriagaren eszenografia artistikoa. Bi osagai hauekin ikuskizun honek

begirada berri bat ekarriko du gaurko garaietan. Pablo Arriagaren argazkietan

oihalen azpiko bizitza islatzen da: mina, hotza, jolasa, poza... konfinamenduan

sortutako emozioak, hain zuzen. Toldo zuria memoriadun azal fin eta hauskor

bat balitz bezalakoa da. Garazi Etxaburuk, berriz, dantzaren bidez sentimendu

horiek hurreratzen saiatuko da.

 

Sarrerak: https://www.loraldia.eus/ekitaldiak/oihalezko-teilatuak/