Berriak

Euskal Museoak “Museoko kontuak; atzokoak eta gaurkoak” hitzaldi-zikloa aurkezten du

 

Hilean behin egingo dira hitzaldiak, eta euskal kulturaren eta tradizioen arloko gai garrantzitsuak jorratuko dituzte 

“Creando vasijas / Ontziak sortzen” izango da martxokoa, eta zeramika izango du hizpide

Jarduera doakoa izango da, eta martxoaren 11n egingo da, 18:00etan, museoko klaustroan

Parte hartzeko, gonbidapena hartu behar da erakundearen webgunean  [www.euskalmuseoa.eus]

 


 

Bilboko Euskal Museoak “Creando vasijas / Ontziak sortzen” hitzaldia eskainiko du martxoaren 11n, 18:00etan. Bizkaiko erakundea egunotan aurkezten ari den “Museoko kontuak; atzokoak eta gaurkoak” hitzaldi-ziklo berriaren barruko solasaldia izango da.

Jarduera horren bidez, hilean behin topaketa bat egitea da asmoa, euskal kulturaren zenbait alderdi aztertzeko eta sakontzeko. Hainbat gai egongo dira: jaiegun jakinak, gure historiari dagozkion objektuak… Helburua, beste behin ere, Museoak gordetzen duen bilduma ukigarria zabaltzea da, baita euskal tradizioaren inguruko alderdi ukiezinak ezagutzea ere.

Oraingo honetan, gizartean/artearen historian oinarrizko elementua den buztinaren mundura joko du jarduerak.

Hitzaldiak aukera emango du denboran bidaia egiteko, ontziak sortzearekin lotutako tradizioetan zehar. Egunero erabiltzeko objektuak, produktuak biltzeko edo elikagaiak prestatzeko. Baita mahairako ontzi modura edo diseinuko eta estatusa adierazteko elementu modura ere, gizarte eta garai historiko bakoitzean. 

Euskal Museoko zeramika-bildumak aukera ematen du alderdi horiei guztiei buruzko atzerabegirakoa egiteko, eta, aldi berean, prozedura zientifikoak ezagutarazten dizkigu, gure kultur nortasuna aztertzen laguntzeko. 

Hitzaldian, artisautzako zeramikaren eta zeramika industrialaren fabrikazio-moldeak aztertuko dira, baita askotariko tresnak egiteko erak eta modak ere. Era berean, labeak, buztinolak eta fabrikak non zeuden erakusten duen mapa geografiko batez gozatzeko aukera egongo da; eta, era berean, azpimarratu egingo da zer lehengai erabili izan diren, historiaurreko eta geroko aro historiko guztietako bizimodua ulertzeko ezinbestekoa den jarduera horretan.       

Itziar Aloria espezialistak emango duen hitzaldi hau, dagoeneko, Euskal Museoko gaiekin zerikusia duten eta urtean zehar egingo diren hitzaldi-sortaren barruan dago.

COVID-19ak eragindako osasun-arloko egoera dela-eta, erakundeak hitzaldia egin ahal izateko behar diren neurri guztiak hartu ditu: tenperatura eta edukiera kontrolatzea, parte-hartzaileen arteko distantzia, eskuak desinfektatzea, eta abar.

Parte hartzeko doako gonbidapena eskuratu beharra dago, Euskal Museoaren webgunean (www.euskalmuseoa.eus).

Azken batean, “Creando vasijas / Ontziak sortzen” hitzaldiak euskal erakunde honen bilduma eta bere historia hobeto ulertzen lagunduko die bertaratzen direnei.