Berriak

Euskal Museoak negua ospatuko du urtaro horretako ohiturei buruzko hitzaldi batekin

 

Hilabete hauetan ohikoak diren euskal jaiak aztertuko dituen hitzaldia izango da, besteak beste, Agate Deuna edo Inauteriak

“Negua ospatuz” hitzaldiaren xedea neguko solstizioa gogo handiz ospatzeko arrazoia azaltzea ere bada

Jarduera doakoa izango da, eta otsailaren 18an, 18:00etan, izango da museoko klaustroan

Parte hartzeko, ezinbestekoa da sarrera eskuratzea erakundearen webgunean (www.euskalmuseoa.eus)

 


 

Bilboko Euskal Museoak jai kultural bat ospatuko du hitzaldi baten bidez otsailaren 18an. “Negua ospatuz” izena du hitzaldiak, eta euskal kulturan errotuta dauden antzinako eta naturaren zikloetara lotutako jai herrikoi ezberdinak aztertuko ditu, negutik udaberrira artekoak, eguzkiaren eta ilargiaren zikloei jarraituz.

Jarduera 18:00etan izango da, eta jai herrikoi hauetara hurbiltzeko saiakera egingo du. Modu horretan, Inauteriak, Agate Deuna edo Kandelen eguna eta Aste Santuko jaiegunak dira mendeak dituzten euskal ohituretatik egingo den ibilbidearen adibide, eta horiek herri eta hiri ezberdinetako ohitura eta ospakizunekin duten lotura.

Mito eta ohiturak, kultura eta historia, errealitate zientifikoa eta sineskera herrikoiak.

Itziar Aloria espezialistak emango duen hitzaldi hau urte osoan Euskal Museoan gaiarekin lotuta eskaintzen den hitzaldi multzo baten parte da.

Covid-19ak sortutako osasun egoera dela-eta, erakundeak hitzaldia egin ahal izateko beharrezko neurriak hartu ditu: tenperatura eta edukiera kontrolatzea, parte-hartzaileen arteko distantzia, eskuak desinfektatzea, etab.

Parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da 94 415 02 31 telefonoan.

Funtsean, “Negua ospatuz” hitzaldia ospakizun hauek herritarrengana hurbiltzen saiatuko da, egin ohi zen bezala ospatu ezin diren une honetan. Gai hauek guztiak eta askoz gehiagok ere gure ohituren egutegian sakontzeko eta euren sinbolismoa ulertzeko aukera emango dute.