Bilboko Euskal Museoak Ganso&CIA konpainia eta Babo Royal haurrentzako ikuskizuna hartuko ditu Gabonetan
Testurik gabeko clown ikuskizun hau ikusle guztientzat da.
Ekintza abenduaren 27an izango da (igandea), 12:00etan.
Helduentzako sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da. Haurrak dohainik sartuko dira.
Parte hartzeko, nahitaezkoa da sarrera online erostea Euskal Museoaren webgunean [www.euskalmuseoa.eus].
Aurten, Gabonetako programazioaren barruan, Bilboko Euskal Museoak Babo Royal haurrentzako clown ikuskizuna hartuko du. Ikuskizuna publiko guztientzat pentsatua dago, eta Ganso&Cia konpainiaren eskutik dator. Konpainiak ibilbide luzea egin du tankera horretako jarduerekin.
50 m2-ko inperioa, burutik jota dagoen erregea eta trobalari bitxia. Lurralde txiki honetan xelebrekeria da nagusi. Tronpetak entzuten dira, banderatxoak dantzan dira, has dadila festa!
Fisikoki zein sinbolikoki, guztiok gaude gonbidatuta oturuntzan, eskaintzan, dantzaldian edo errege-desfilean parte hartzera. Erregeak desio duen oro fantasia bilakatu beharko da.
Babo Royal jolasean, hierarkiak buruz behera jartzen dituzte, aurreikusi daitekeen guztia liluragarria da, eta galarazita daude zentzutasuna eta normaltasuna.
Jarduera abenduaren 27an izango da (igandea), 12:00etan, Euskal Museoko klaustroan. Parte hartzeko, beharrezkoa da Museoaren webgunean [www.euskalmuseoa.eus] sarrera online erostea. Helduentzako sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da. Sarrera doakoa da 12 urtetik beherakoentzat.
Haurrentzako jarduera denez, heldu bakarra joan daiteke adingabe bakoitzarekin. Bestalde, heldu bakoitza gehienez ere hiru neska-mutilekin joan daiteke.
Bizkaiko erakundeak osasun-protokolo zorrotza jarraituko du, eta edukiera, tenperatura, higienea eta distantziak kontrolatuko ditu, COVID-19aren araudia bermatzeko.
Konpainia: Ganso&CIA
GANSO&Cia proiektua Gorka Gansok zuzentzen du, Cecilia Paganinirekin batera.
Clowna, egoera primario eta inperfektu hori, abiapuntu eta erreferentzia da gure ikuskizunen sorreran. Artisau-lanak eta lan garaikideak dira, eta ikusleek euren buruaren isla ikusten dute gizatasunez betetako pertsonaiengan. Egunerokoaren heroiak dira, baboak eta gardenak, eta barre-algaretatik samurtasunera eramaten gaituzte.
Clown pailazoak ez daki ezer egiten, eta horrekin artea egiten du.
Euskal Museoan gozatzeko moduko clown ikuskizun aparta!
Oinarrizko informazioa
Babo Royal, Ganso&CIAren eskutik
Eguna: 2020ko abenduaren 27a (igandea)
Ordua: 12:00
Tokia: Euskal Museoa (Unamuno plaza 4)
Prezioa: 5 euro, helduak. Haurrak (12 urte arte) doan
Hizkuntza: Testurik gabe
Sarrera online: www.euskalmuseoa.eus
Bideoa: https://bit.ly/3r8aQ94