Berriak

Miren Amurizak eta Askoa Etxebarrietak bertsolaritza eta flamenkoa uztartuko dituzte pandemiaren osteko Euskal Museoko lehen ekitaldian

 

Bertsolariak eta dantzariak Gorria ikuskizuna aurkeztuko dute uztailaren 15ean 19:00etan bizkaiko erakundearen klaustroan

Doako jarduera da, baina parte hartzeko gonbidapena eskatu beharko da 94 415 54 23 zenbakian

Ekitaldia BilbaoUda 2020 programazioaren parte da

Zentroak beharrezko higiene- eta segurtasun-neurri guztiak hartu ditu jarduera behar bezala egiten dela bermatzeko

 

 


 

Bilboko Euskal Museoak uztailaren 15ean, 19:00etan, ekingo dio berriro ekitaldiei Klaustroan, Gorria ikuskizunarekin. Bizkaiko erakundeak ekainaren 3an ireki zituen ateak, bisita gidatuak hasi zituen berriro, eta uztailean Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak erakusketa arrakastatsua inauguratuko du. Orain, beste urrats bat eman du normaltasun berrirantz, eta klaustroko atea ireki die bertan egin ohi ziren ekitaldiei.

Jarduera behar bezala egiten dela bermatzeko higiene- eta segurtasun-neurri zorrotzei jarraituz egingo du. Edukiera mugatua izango da, publikoa eserita egongo da eta agintariek ezarritako distantzia soziala egongo da. Gainera, klaustroan sartu aurretik eskuak garbitzeko gela erabili beharko da, bertaratzen diren guztiei tenperatura hartuko zaie eta maskara nahitaez erabili beharko da.

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren eskutik dator Gorria antzezpena, bertsolaritza eta flamenkoaren fusioa. Bilboko Udalak BilbaoUda 2020 programan antolatuta eta gutxitan ikusten den ikuskizuna da, eta Euskal Museoaren klaustroa artez beteko du uda honetan.

 

Gonbidapenak

Doako jarduera denez, eta egungo osasun segurtasunari kalte egin diezaioketen pilaketak saihesteko, Euskal Museoak erabaki du gonbidapen bat beharko dela ikuskizunera sartzeko. Hori lortzeko 94 415 54 23 telefonora deitu behar da. Une horretan, zenbait datu eskatuko dira, eta erakundearekin adostuko da zer ordutan jasoko den. Banakako gonbidapenak dira, eta eskabide bakoitzeko bi izen baino ezin izango dira eman.

Miren Amurizak eta Askoa Etxarrietak bat-egite bakarra aurkeztu dute. Galdu egingo duzu?