Antonio Vaíllo eta Juan Luis Irigaray arkitektoen estudioak diseinatuko du Bilboko Euskal Museo berria
Eko nekta, proposamen arkitektoniko eta museografikoa, izan da epaimahai profesional baten puntuazio handiena lortu duena
Hasieraren hazia (Jordi Garces) eta Sustraia biziak (Juan Beldarrain Santos) bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzte, hurrenez hurren
Vaillok eta Irigarayk beste gune batzuk ere sinatu dituzte, hala nola Bilboko Athletic Museoa edo Iruñako Occidens Mueum
Antonio Vaíllo eta Juan Luis Irigaray arkitektoen estudioak diseinatuko du Bilboko Euskal Museo berria sortuko duen proiektu arkitektoniko eta museografikoa. Epaimahai profesional batek, martxoaren 9an bilduta, puntuaziorik altuena eman zien Vaillo eta Irigarayk aurkeztutako Eko nekta proposamenari, lehiaketa publikoan jasotako 9 proposamenak sakon aztertu ondoren. Jordi Garcesen Hasieraren hazia eta Juan Beldarrain Santosen Sustraia biziak izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Maiatzaren 21ean, emaitza horien behin-behineko onarpena egin zen Bilbao Bizkaia Museoen Administrazio Kontseiluan, Euskal Museoko klaustroan. Bilera horretan, proiektuen kaudimen-gutun-azalak ireki ziren jendaurrean. Une hori zuzenean eman zen Bizkaiko erakundearen Youtubeko kanal ofizialaren bidez; izan ere, Covid19k sortutako osasun-alarmak ez zuen jendea bertaratzea ahalbidetu.
Proiektuek erantsi beharreko dokumentazioari buruzko beharrezko egiaztapen guztiak egin eta lehiaketa mota horiei dagozkien legezko epeak errespetatu ondoren, Administrazio Kontseilua ekainaren 16an bildu zen epaimahaiak hartutako erabakia berresteko. Horrela, lehen saria, 18.000 eurokoa, Antonio Vaíllo eta Juan Luis Irigarayri eman zitzaien. Bigarren eta hirugarren postuek 12.000 eta 6.000 euroko ordainsariak izango dituzte, hurrenez hurren.
Une horretatik aurrera, Bilbao Bizkaia Museoak eta arkitektoek datozen asteetan kontratua sinatu ondoren, Vaíllo+Irigarayk 4 hilabete izango ditu Administrazio Kontseiluari exekuzio-proiektu bat aurkezteko.
Euskal Museoa euskal kulturaren nazioarteko ate bihurtzea da Bizkaiko erakundearen helburua.
Epaimahaia. Erabakia
Nazioarteko lehiaketa izan da, eta epaimahaiaren parte-hartzea izan du zentroaren esku-hartze arkitektoniko eta museografiko integrala egiteko. Proiektu irabazlea erabakitzeko ardura Mikel Ocio, Matxalen Acasuso, Elisa Valero Ramos eta Iñigo Basañez arkitektoek izan dute. Horiekin batera, Zuriñe Antoñana zaharberritzailea, Cristina Novoa museografoa eta Arantza Cuesta historialaria. Epaimahaiaren idazkaritzak Iñigo Villate izan du titular, eta mahaiburuak Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia eta Bilbao Bizkaia Museoen Administrazio Kontseiluko presidentea, Gonzalo Olabarria.
Epaimahaiaren puntuazio-irizpideak bat baino gehiago izan dira, alderdi ekonomikoetatik haratago. Proiektuaren kalitatea, programaren egokitasuna edo iraunkortasuna, plan museologikoa egokitzea, eraginkortasuna edo bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta eraikitzailea.
Helburua horrelako proiektu batek izan behar duen funtsezko alderdi bakoitzerako emaitzarik onena lortzea zen.
Proiektu irabazlea
Antonio Vaíllo eta Juan Luis Irigaray arkitektoek, euren taldearen laguntzarekin, Euskal Museo berriaren zertzelada orokor batzuk aurkeztu dituzte proiektuan. Oraindik ez da behin betiko egitasmoa, horretarako hilabete batzuk itxaron beharko da, baina Vaillok eta Irigarayk proposamen bat aurkeztu dute, Euskal Museoa kokatuta dagoen lekuaren balioak sustatzean arreta berezia jartzen duena. Horretarako, jatorrizko eraikin historikoari garrantzi nagusia ematea proposatzen da, XVII. mendeko eraikinaren luzetarako hormarte jarraitua berreskuratuz, 1867ko Miserikordiako Errege Etxearen planoetan ikus daitekeen bezala. Eta, aldi berean, klaustroaren espazio handia duinduz, erakusketa-espazioaren benetako erdigune gisa.
Bestalde, erakusketa gunean espazio bakoitzak "agertoki" desberdinak hartzea lortu nahi da, begizta narratiboaren modalitatearekin. Horrela, narrazioa askotarikoa da eta espazio berean kontakizunen aniztasuna ahalbidetzen du, eta horrek ikusmin handia sortzen du bisitariarengan; izan ere, bisitaria gai da espazioa denboraz lagunduta doala deskubritzeko, ez modu estatikoan, baizik eta kasu honetan murgilkorra dela, elkar eragin dezakeela ulertzen du eta "deskubritzeko" jarrera aktiboari ekiten dio.
Espazio baten aldagaiak konbinatzeko aukera ematen du: argiztapena, soinua, proiekzioak... aniztasun narratiboa eskaintzen duelarik. Museografia bat proposatzen da non aldagaiak konbinatu egiten diren, eta bisitariak harekin elkarreragiten du, mugimendu-zelulen, osagarri interaktiboen eta abarren bidez.
Antonio VAILLO + Juan Luis IRIGAY eta taldea
Antonio Vaíllo (Bartzelona, 1960) eta Juan Luis Irigaray (Nafarroa, 1956) VAILLO+IRIGARAY estudioaren arkitektoak dira. Ibilbide luzean zehar, hiri-, arkitektura-, kultura-, industria- eta arte-proiektuen diseinuaz, garapenaz eta ekoizpenaz arduratu dira. Besteak beste, Bilboko Athletic Museoa, Sadar estadioa, Vigoko World Car Center, Israelgo Holy Land Museum eta Iruñeko Occidens Museum.
Talde honen aintzatespen berrienetako batzuk COAVN Sariaren lehen postua dira, San Francisco Javier Zentro Psikogeriatrikoa birgaitzeagatik. Gainera, Vigoko World Car Center lehiaketako lehen postua lortu zuten. Ondoren, Malagako Unibertsitateko Turismo Fakultateko lehiaketako lehen saria jaso zuten. Aurtengo sarien zerrenda osatzeko, Qatarko Olinpiar eta Kirol Museoko lehiaketako saria eta Kulturguneko eta Letren Etxeko BIMSA saria jaso dituzte.
Horiekin batera, diziplina anitzeko lantalde zabal bat, proiektu arkitektonikoez, diseinuaz, komunikazioaz edo ikus-entzunezkoez arduratzen dena. Taldeko kide guztiak elkarrekin aritu dira aurreko lanetan, eta orain berriro egingo dute proiektu oso bat eskaintzeko, arkitekturatik hasi eta Euskal Museo berriaren museografiaraino.
Euskal Museoak emandako pausoak
Une honetara iritsi arte, Euskal Museoak urratsak eman ditu azken urteotan nazioarteko izaera duen museo bat eraikitzeko asmoz. 2016tik 2018ra bitartean, klaustroa egokitzeko esku-hartze bat egin zen: zoladura berritzea, fatxada garbitzea eta eraikinean txertatutako beirazko estalki bat jartzea, piezen kontserbazioa errazteko.
Gainera, urte horretan bertan, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 5 milioi euroko inbertsioa egin zuten Kurtze eraikina erosteko, egungo museoaren ondoan, Gurutze kalean, gune museistiko-kultural bihurtzeko asmoz. Gaur egun, Museoko bildumaren zatirik handiena kontserbaziorako baldintza egokietan izango duen kanpoko gordailu bat egokituta, erakundeak 413.248 €-ko zenbatekoa esleitu berri du lekualdaketa egiteko. Lan horiek ekainean hasi dira, eta gehienez ere urtebeteko epean amaitu beharko dira. Pieza horientzako espazio esklusiboa da, kudeaketa hobetua eta abangoardista ahalbidetzen duena, eta Bilboko Alde Zaharreko eraikin nagusian erabilera publikorako lekua askatuko duena.
Bestalde, lehiaketaren aurretik proiektu museografiko bat idazten lan egin du Bizkaiko erakundeak, eta, horren ondorioz, Aretz Bizia kontzeptupean iritsiko dira proiektua eta museo berria. Plan horrek Mundura irekitako gizarte museo bat sortzen du, eraikinaren birmoldaketa integrala eta erakusketa-diskurtsoaren diseinu berria barne hartzen dituen birplanteamendu funtzionala eta museografikoa bilatzen duena. Hori dela eta, erakundeak diziplina anitzeko taldeak eskatu ditu proiektu hautagaiak jasotzeko orduan.
Ildo horretan, Aretz kontzeptua gaur egungo Aretz-zarra bildumako piezaren omenaldi bat da; bizia izenak, berriz, dinamismoaz eta jarraitutasun-zentzuaz hitz egiten du, fonetikoki Bizkaiari eta Bilbori lotuta. Metafora horren bidez, museoa, gizartea bera eta euskal kultura, haritza bezala, etengabe hazten ari diren organismo biziak direlako ideia proiektatu nahi da, non herritar guztiek paper garrantzitsua jokatzen duten. Euskal Museoaren helburu nagusia, euskal kultura zabaltzea dela ahaztu gabe, proiektu honen helburuak erakundea egungo bisitariak hirukoiztera iriztea, bere mendeurrenaren ospakizuna 2023an bultzatzea, eta Museo berriak ateak irekitzen dituenean Urteko Europako Museoa (EMYA) saria eskuratzeko aukera izatea dira.