Euskal Museoak bat egingo du Bizkaiko erakusketarik handienarekin Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko
Bihar, maiatzak 18, irekiko ditu modu birtualean bere ateak Bizkaiko Museoen erakusketak
Bizkaiko Foru Aldundiak Museoen Nazioarteko Eguna.ospatuko du du beste 34 museorekin batera museo bakoitzak “lagatako” objektu edo pieza banaz osatutako erakusketa birtualaren bidez.
Erakusketa www.museoeneguna.eus lotunean bisitatu ahal izango da maiatzaren 29ra arte.
Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Egunean, Bizkaiko museo guztiak biltzen dituen erakusketa irekiko da. Erakusketa hori Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen du eta museo bakoitzeko pieza bana erakusten du.
www.museoeneguna.eus plataformaren bidez, bisitariak ibilbide birtualak egin ditzake eta piezen bideoak eta argazkiak ikusi. Haietako bakoitzari buruzko oinarrizko informazioa topatuko du: izena eta eta azalpen-testu labur bat.
Aukera paregabea da lurraldeko museoetako altxorrak osatzen dituzten piezak modu birtualean bisitatzeko, eta pieza horien bidez gure historiaren, tradizioaren, ohituren, aisialdiaren, kulturaren, sinesmenen, ekonomiaren, artearen, kirolaren alderdiak ezagutzeko.
Erakusketa maiatzaren 18tik aurrera izango da ikusgai eta hilaren amaierara arte bisitatu ahal izango da.
Bizkaiko Foru Aldundiak eskerrak eman nahi dizkie ekitaldi honetan parte hartzen duten museo guztiei, proiektu hau posible egiteagatik. Aldi berean, foru erakundeak herritar guztiak gonbidatzen ditu lurraldeko museoek gordetzen dituzten altxorrak bisitatzera.
Ondoren erakusketan parte hartu duten museoen zerrenda eta museoetako bakoitzak “lagatako” pieza:
Agurtza Arrantza teknikariaren interpretazio zentroa: Agurtza atunontzia.
Antzasti. Euskaldunon etxea:. mende hasierako gasazko soinekoa
Arkeologi Museoa: Berreagako hilarria
Arrantzaleen Museoa: Bermeoko Batzokiko murala José María Ucelay
Athletic Club Museoa: Koronazioaren Kopa
Torre Loizaga: motordun autoa Allen Runabout
Balmasedako Historiaren Museoa: Balmaseda Hiribilduko Errege Pribilegio guztien liburu kopia.
Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa: Ama Birgina eta Magdalena
Bilboko Arte Ederren Museoa: Emakumea eserita haurra besoetan duela (Mary Cassatt)
Bilboko Berreginen Museoa: Bernay-go altxorraren eszifoak
Bizkaia zubia
Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa: Gabriel Elorriagaren orogarria
Dolomiten aintzinako Fabrikaren Museoa: Polea sistema erraldoia.
Durangoko arte eta historia museoa: Durangoko maketa
El pobaleko burdinola: Gabia.
Eleiz museoa: Kutxa.
Enkarterrietako Museoa: Antonio de Urrutiaren otoitz-irudia.
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Nazionalismoaren Museoa: Europako Karta Etnografikoa.
Euskal Herria Museoa: Aretx malatua (Mamerto Seguí).
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa: Vagón jardinera. MMPV 609.
Euskal Museoa: Santiago Apostoluaren Burua.
Euskararen Interpretazio Zentroa:Pieza: Euskararen misterioa
Gernikako Bakearen museoa: Gudari uniformea.
Guggenheim Bilbao Museoa: Denboraren materia ( Richard Serra)
Hontza Museoa: Japoniako Armiarma erraldoia karramarroa.
ItsasMuseum Bilbao: Carola Garabia
La Encartada Fabrika-Museoa: Selfaktina irutea.
Natura Historiaren Museoa “Andrés de Urdaneta”: Katxaloten hezurdura.
Orozko Museoa: Bizimodu tradizionala.
Plasentia de Butrón Museoa: Príncipe de Asturias”-en maketa.
Rialia Industria Museoa: Laborategia (Ceferino Olivé).
Santurtzi Itsasoa Interpretazio-zentroa: Enkante- Mahaia (bonboa).
Simón Bolívar Museoa: Erromes bat Ziortza-Bolibarren .
Txakolin Museoa-Txakolingunea: Bakioko Luzarraga baserriko dolarea.